Oliver Stone
William Oliver Stone (New York, 1946ko irailaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendaria da. Zuzendari onenaren Oscar Saria birritan irabazi ditu, Platoon eta Born on the Fourth of July filmeengatik. Yale eta New York Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Vietnamgo gerran soldadu izan zen: han zauritua izan zen.
Oliver Stone | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Oliver Stone |
Jaiotza | New York, 1946ko irailaren 15a (77 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Manhattan New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Jacqueline Goddet |
Ezkontidea(k) | Najwa Sarkis (1971 - 1977) Elizabeth Burkit Cox (1981 - 1993) Sun-jung Jung (1996 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Yale Unibertsitatea The Hill School (en) ![]() Trinity School (en) ![]() Saybrook College (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, zinema ekoizlea, dokumentalista eta errealizadorea |
Altuera | 6 oin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa |
oliverstone.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Haren zinemak, maiz benetako gertaeretan oinarritua, oso ideologia garbia dauka. Askotan filmak (batik bat JFK eta Natural Born Killers) manipulaturik daudela leporatu diote. U Turn filma salbu, Stonek bere gidoi guztiak idatzi ditu. Zuzendu dituenez gain, Midnight Express (1978), Conan the Barbarian (1982), Scarface (1983), Year of the Dragon (1985), 8 Million Ways to Die (1986) eta Evita (1996) filmeen gidoietan ere parte hartu du.
Donostiako Zinemaldia
1987an, Donostiako Zinemaldia ospetsu bilakatzen hasi berria zela, bertan zinema zuzendari gisa ian zen, bere Salvador filmaz Anoetako belodromoa antzoki erraldoi gisa inauguratzera. 2012an, Donostia Saria jaso zuen.[1]
Filmografia
- Last Year in Viet Nam (1971, laburmetraia)
- Seizure (edo Queen of Evil, 1974)
- Mad Man of Martinique (1979, laburmetraia)
- The Hand (1981)
- Scarface (1983)
- Salvador (1986)
- Platoon (1986)
- Wall Street (1987)
- Talk Radio (1988)
- Born on the Fourth of July (1989)
- The Doors (1991)
- JFK (1991)
- Heaven & Earth (1993)
- Dave (1993)
- Natural Born Killers (1994)
- Nixon (1995)
- U-Turn (1997)
- Any Given Sunday (1999)
- The Day Reagan Was Shot (2001, TBrako)
- Persona Non Grata (2003)
- Comandante (2003)
- Alexander (2004)
- Looking for Fidel (2004)
- World Trade Center (2006)
- W. (2008)
- South of the Border (2009)
- Wall Street: Money Never Sleeps (2010)
- Savages (2012)
- Snowden (2016)