Oliver Sacks

Oliver Wolf Sacks (Londres, 1933ko uztailaren 9a - New York, 2015eko abuztuaren 30a) nazioartean oso neurologo eta idazle ospetsua izan zen. Haren liburuak era atsegin eta dibulgatiboaz idatzita daude. Gaien aldetik berak ezagututako kasuetan oinarritzen da, hauek estilo pertsonalez eta erakargarriaz azalduz. Modu batez, zientzia azaltzeko modu hau XIX. mendearen estiloa berreskuratzen zuen.

Oliver Sacks

Bizitza
JaiotzaWillesden (en) Itzuli, 1933ko uztailaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaNew York
HeriotzaGreenwich Village, 2015eko abuztuaren 30a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: liver metastasis (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaHall School (en) Itzuli
St Paul's School (en) Itzuli
The Queen's College (en) Itzuli
(1951 - 1958) Bachelor of Medicine, Bachelor of Surgery (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kimikaria, mediku idazlea, neurologoa, zientzia-dibulgatzailea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta medikua
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Yeshiva University (en) Itzuli
Warwickeko Unibertsitatea
Albert Einstein College of Medicine (en) Itzuli
New York University School of Medicine (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea  (2007 -  2012)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

oliversacks.com
IMDB: nm0755312 Allocine: 76059 Allmovie: p288921
Facebook: oliversacks Twitter: OliverSacks Youtube: UCAV8cRQzDrcGh43MGuLxZyg TED: oliver_sacks Last fm: Oliver+Sacks Musicbrainz: 5dabb41f-da95-426f-be70-73f4af22a0dd Allmusic: mn0001195198 Find a Grave: 151438715 Edit the value on Wikidata
Oliver Sacks 2009an.

Biografia

Oxfordeko Unibertsitatearen Queen's College graduatuta, Kaliforniako Unibertsitatean neurologiaz doktoregoa egin zuen. 1965etik New Yorken bizi da. Gaur egun Albert Einstein Medikuntza Eskolan neurologia irakasle klinikoa da. Halaber, New Yorkeko Unibertsitatearen neurologia irakaslea da eta Txiroen Arrebatxoen komentuan kontsulta darama.[1]

Estiloa

Sacks-ek bere lanetan ez du arlo klinikoan sakontzen; gehiago interesatzen zaion gaixoen bizipenak eta ikuspuntuak. Nahiz eta gai ezkorra iruditu, Sacks alde baikorra bilatzen saiatzen da, arazoak dituzten pertsonek nola lortzen dute eguneroko bizimoduan moldatzen. Bere liburu ezagunena, Awakenings, 1990ean Penny Marshallek zinemara eraman zuen. Liburu horretan XX.mendeko hogeigarren hamarkadan gertatutako entzefalitis letargikoa izurritearen gaixoez kezkatu zen. Bere liburuetan azaldutako beste gaixotasun batzuk hauexek dira: Tourette sindromea, Parkinson gaixotasuna eta ikusmenaren agnosia azaldu ditu, besteak beste. Euskaratuta dagoen bere liburu bakarra, Antropologo bat Marten, Asperger sindromea pairatzen duen Temple Grandin irakasleari buruzkoa da.

Obrak

Artikuluetatik at, hauek dira orain arte argitaratu dituen liburuak:[2]

  • Migraine, 1970.
  • Awakenings, 1973.
  • A Leg to Stand On, 1984.
  • The Man Who Mistook His Wife for a Hat, 1985.
  • Seeing Voices: A Journey Into The Land of the Deaf, 1989.
  • An Anthropologist on Mars, 1995. Euskaraz: Antropologo bat Marten. Euskaratzaileak, Xabier Olarrak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen-Zerbitzua, 2003.
  • The Island of the Colour-blind (total congenital color blindness in an island society, 1997.
  • Uncle Tungsten: Memories of a Chemical Boyhood, 2001.
  • Oaxaca Journal, 2002.
  • Musicophilia: Tales of Music and the Brain, 2007.
  • The Mind's Eye, 2010.
  • Hallucinations, 2012.

Azken urteak

2006an melanoma diagnostikatu zioten eskuineko begian. Bederatzi urte geroago, 2015eko urtarrilean metastasiak topatu zizkioten gibelean eta burmuinean. Publikoki iragarri zuen gertakaria, bere bizipenekin batera: Bere bizitzaren azken hilabeteak bizi izan zituen modurik sakonenean eta konszienteenean. 82 urterekin hil zen Manhattango bere etxean.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Sacks Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.