Oliver La Farge

Oliver Hazard Perry La Farge II (New York, 1901eko abenduaren 19a - Santa Fe, New Mexico, 1963ko abuztuaren 2a) estatubatuar antropologo eta idazlea izan zen.

Oliver La Farge
Bizitza
JaiotzaNew York, 1901eko abenduaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAlbuquerque eta Santa Fe, 1963ko abuztuaren 2a (61 urte)
Familia
AitaChristopher Grant LaFarge
AmaFlorence Bayard LaFarge
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta arkeologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

IMDB: nm0478541 Find a Grave: 592 Edit the value on Wikidata

New Yorken jaio eta Newport-en hazi zen. Aita arkitektoa zen eta anaia zaharrena eleberrigilea. Oliver Harvardeko Unibertsitatean lizentziatu zen.

Mexikon olmeka aztarnategiak esploratu zituen, baita Erdialdeko eta Hego Amerikako beste aztarnategi batzuk ere. 1933an Santa Fen kokatu ondoren, amerikar jatorrizko herrien azterketan espezializatu zen, eta indiar amerikarren eskubideen defendatzaile izan zen.

Bigarren Mundu Gerran Garraioaren Agintean egon zen eta Groenlandiako guduan parte hartu zuen.

Antropologiari buruzko lanez gain, hainbat eleberri idatzi zituen. 1930ean Pulitzer Saria irabazi zuen The Laughing Boy eleberriarekin. Eleberriak Navajoko herriaren bizimodua eta lurraldea deskribatzen ditu.

Lanak

Ez-fikziozkoak

  • Tribes and Temples (Frans Blomekin) 1926-27
  • The Year Bearer's People (Douglas Byersekin) 1931
  • Introduction to American Indian Art (John Sloanekin) 1931
  • An Alphabet for Writing the Navajo Language, 1940
  • As Long As The Grass Can Grow - Indians Today, Helen M. Posten argazkiekin, 1940
  • The Changing Indian (argitaratzailea) 1942
  • War Below Zero: The Battle for Greenland (Colonel Bernt Balchen, Major Corey Fordekin), 1944
  • Santa Eulalia: The Religion of a Cuchumatan Indian Town (1947)
  • The Eagle in the Egg, 1949
  • Cochise of Arizona, 1953
  • The Mother Ditch, 1954
  • A Pictorial History of the American Indian (1956)
  • Behind the Mountains (1956)
  • Santa Fe: The Autobiography of a Southwestern Town (Arthur N. Morganekin) 1959

Fikziozkoak eta pertsonalak

  • Laughing Boy (1929), eleberria
  • Sparks Fly Upward (1931), eleberria.
  • Long Pennant (1933), eleberria.
  • All the Young Men (1935), ipuin bilduma.
  • The Enemy Gods (1937), eleberria.
  • The Copper Pot (1942), novel.
  • Raw Material (1945), memoriak.
  • A Pause in the Desert (1957), ipuin bilduma.
  • The Door in the Wall (1965), ipuin bilduma.
  • The Man With the Calabash Pipe, 1966

Itzulpena

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.