Oligomero
Oligomeroa antzeko zenbait egitura-unitatek osatutako molekula da, beti ere, unitateen kopurua handia ez bada. Lotutakoak bi unitate badira, multzoari dimero deritzo, hiru badira, trimero, lau badira tetramero eta bost badira pentamero. Unitate kopurua handia denean, sortutako molekula ez da oligomeroa, polimeroa baizik.
Oligomeroek jatorri biologikoa izan dezakete. Adibidez, hemoglobina proteina-tetramero bat da. Oligopeptidoak edo peptidoak aminoazidoen oligomeroak dira. Oligosakaridoak monosakaridoen oligomeroa dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.