Olibano

Olibanoa (persieraz: کندر, Kondoor ahoskatua; hebreeraz: לבונה, levona ahoskatua) Boswellia thurifera edo Boswellia sacra zuhaitzetik lortutako erretxina usaintsua da.[1] Intsentsu gisa erabiltzen dute, eta somaliarrek otorduetan txikle gisa erabiltzen dute. Bere izena arabieratik dator, arabieraz: اللُّبَّان, al-lubbān ("esnea"), olibanoren zuhaitza jotzean ateratzen den izerdi esnetsuari erreferentzia eginez.

Olibanoren erretxina.

Olibanoa erritu erlijiosoetan erabiltzen dute. Mateoren Ebanjelioaren arabera (Mt 2:11), Ekialdetik zetozen Hiru Magoek Jesusi emandako hiru opariak urrea, olibano eta mirra izan ziren. Kristautasunaren sorrerak olibanoaren merkatua pobretu zuen IV. mendean. Basamortutzeak Rub al-Khali basamortua zeharkatzen zuten karabanen ibilbideen erabilera zaildu zuena, eta 300. urte inguruan Ekialde Hurbileko partiar nomaden erasoaldien areagotzek, olibanoaren merkataritza amaitzea eragin zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.