Olhain ikastola
Olhain ikastola Lapurdiko ikastola bat da. Sara herrian dago kokatuta.
Olhain ikastola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Sara |
Koordenatuak | 43°18′41″N 1°34′40″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1977ko irailaren 1a |
Kontaktua | |
Helbidea | Mendi bista bidea - 64310 Sara |
Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.
Izena Larhungo mendilerroko parte den Olhain 398 metroko muinoarena da.
Historia
Sarako ikastola 1977an sortu zen, zazpi haurrekin[1], baina urte batzuk berantago ateak hetsi behar izan zituen. 1988 urtean Senpereko Zaldubi ikastolari lotzen zaio eta Sarako gunea hesten da.[2] 1992an sortzen da berriro.
Erreferentziak
- «Olhain Ikastola - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
- «IKASTOLAK: garapen etengabea | Seaska» seaska.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.