Olhain

Olhain mendia, Saran, Lapurdin kokatzen da. Bere 397 m ko tontorrean Santa Gurutzeko kapera hondatua atzematen ahal da.

Olhain
Geografia
MendikateaLarrunko mendikatea
KokapenaSara,Xareta,Lapurdi
Babestutako-eremuaNatura 2000

Erreduta

Kapera hondatuaren inguruan Olhaingo kaperaren gotorlekua edo erreduta kokatzen da. 1813ko Urdazuriko Gudurako baliatua izan zen frantsesentzat.Erredutak pentagono forma du eta beren alde handienek 25 metro neurtzen ditu. 1813ko urriaren 7 eta 8ko borroketan frantziarrak erredutatik leku aldatu zituzten[1].

Toponimia

Olhain izena Olharen gaina esan nahi du, beraz esan nahi du olha edo burdinola bat bazela mendiaren beherean[2].

Kapera

Kapera Sarako hiru kapera hondatuetan sarten da ( Santa Barbara eta Larrungo Ermita). Deia 1771 ako Cassini Mapan Olhainen tokian erlijoso lekuetako sinboloa bada. Saratar batzuen ustez ermita baten aterpea zen 1793 eta 1813 urteen artean. Saratarrak aitzin, ahien prosesioak kapera huntan iragaiten zuten, prosesioa suposizio egunean egiten zen. Gaur mendizale ainitz hor pasatzen dira.

Izena

Gaur Sarako ikastola mendiaren izena du baita ere Sarako gela bat.

Ikus gainera

Iturriak

  1. (Frantsesez) Antz, Jacques. (2005). Autrefois Sare. Atlantica.
  2. (Frantsesez) Antz, Jacques. (2013). Sare l' industrieuse. Jakintza.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.