Olga Taussky-Todd
Olga Taussky-Todd (1906ko abuztuaren 30a - 1995eko urriaren 7a) judu jatorriko matematikari austriarra izan zen, 1953an estatubatuar herritartasuna hartu zuena, zenbakien teorian eta matrizeen teorian aditua.
Olga Taussky-Todd | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Olga Taussky |
Jaiotza | Olomouc, 1906ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Austria |
Bizilekua | Olomouc |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Pasadena, 1995eko urriaren 7a (89 urte) |
Hobiratze lekua | El Toro Memorial Park (en) |
Familia | |
Aita | Julius David Taußky |
Ezkontidea(k) | John Todd (en) (1938 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea 1930) Bryn Mawr College (1933 - 1934) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesia | Über eine Verschärfung des Hauptidealsatzes für algebraische Zahlkörper (en) |
Tesi zuzendaria | Philipp Furtwängler (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Hanna Neumann Helene Shapiro (en) Edward Anton Bender (en) Charles Ray Hobby (en) Raphael Loewy (en) Robert Thompson (en) Fergus John Gaines (en) Daniel Lee Davis (en) Donald Eugene Maurer (en) Frank Detlev Uhlig (en) Joseph A. Parker, Jr. (en) Lorraine Foster (en) Philip J. Hanlon (en) Charles Royal Johnson (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Göttingengo Unibertsitatea (1930 - 1932) Londresko Unibertsitatea (1937 - 1941) National Physical Laboratory (en) (1943 - 1946) National Institute of Standards and Technology (en) (1947 - 1955) Kaliforniako Teknologia Institutua (1957 - 1977) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Hans Hahn eta Emmy Noether |
Kidetza | Austriako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia |
Biografia
Olomoucen jaio zen 1905ean Austria-Hungariako Inperioaren menpean (gaur Txekiar Errepublika). Zazpi urte zituela, bere familia Vienara joan zen bizitzera eta 1916an Linzen finkatu zen behin betiko, non bere aita ozpina fabrikako zuzendari gisa kontratatu zuten.
Londresko Unibertsitatean matematika ikasi zuen, 1930ean zenbakien teorian doktoretza lortu zuen, Kurt Gödel matematikariaren eraginez. 1931n, Göttingeneko Unibertsitatean laguntzaile postua lortu zuen eta bertan Emmy Noether aljebraria ezagutu zuen, Gödelekin batera bere ikerketan eragin handia izan zuena. Prestakuntza graduondoko batekin amaitu zuen Pennsylvaniako Bryn Mawr Collegen (1934-1935). Emmy Noether lagunak bezala, Olga Tausskyren jatorri juduak Austriatik ihes egitera behartu zuen presio naziaren pean eta Britainia Handira emigratu zuen 1934an. 1937an, Londreseko Unibertsitatean sartu zen, eta 1938an ezkondu zen han ezagutu zuen John Todd matematikariarekin, bere abizena senarrarenarekin bateratuz eta artikulu ugari elkarrekin argitaratuz.
1943 eta 1947 artean hegazkin ingeniari gisa lan egin zuen Londresko Fisikako Laborategi Nazionalean (NPL). Han, Olga Tausskyk hegazkin supersonikoen hegaletan sortutako bibrazioak ikertu zituen (edo fluttering izeneko aeroelastikotasunaren fenomenoa), eta ekuazio diferentzialen bidez kalkulu asko sinplifikatu ahal izan zituen matrizeak erabiliz, bereziki Gerschgorinen teorema ahaztua aplikatuz..
1947an Estatu Batuetara emigratu zuen, nazionalitatea hartuz 1953an eta, Washingtonen matematika aholkulari lanetan aritu ondoren, 1957an Kaliforniako Teknologia Institutuko irakasle izendatu zuten, hori egin zuen lehen emakumea izanik.
Aljebrari buruzko 200 artikulu baino gehiago argitaratu zituen, gehienetan Zenbakien teoriaren inguruan. Olga Taussky-Todd funtsezko pertsonaia da matrizeen teoriaren garapenean eta konputazioaren garapenean. Bere monografia ezagunetako bat Many aspects of Pythagorean Triangles (Pitagorasen Triangeluen alderdi asko) da. Domina ugari jaso zituen, hala nola Austriako Ohorezko Gurutzea.
Pasadenan (Kalifornia, AEB) hil zen.
Lana
Argitalpen batzuk
- How I became a torchbearer for matrix theory, Am. Mathematical Monthly 95, 1988
- Sums of squares, Am. Mathematical Monthly 77, 1970
- A recurring theorem on determinants, Am. Mathematical Monthly 56, 1949
Bibliografia
- Poole, David. 2004. Álgebra lineal: una introducción moderna. Mexiko: Thomson.
- Albers, Alexanderson. 1985. Mathematical people, Math. Association Am. 1985 (saiakera autobiografikoa)
- Case, Leggett (arg.) 2005. Complexities- woman in mathematics, Princeton
- Chandler Davis. 1997an. Remembering Olga Taussky-Todd, Mathematical Intelligencer v. 19 (1) (eta Edmund Hlawkaren ekarpena)
- Stadler, Friedrich. 1997an. Studien zum Wiener Kreis. Ursprung, Entwicklung und Wirkung des Logischen Empirismus im Kontext. Frankfurt am Main: Suhrkamp. Kurzbiografie und Bibliografie von Olga Taussky-Todd: 784-796.