Olga Orozco

Olga Orozco (Toay, La Pampa, Argentina, 1920ko martxoaren 17a - Buenos Aires, 1999ko abuztuaren 15a) argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria izan zen.[1][2]

Olga Orozco

Bizitza
JaiotzaToay (en) Itzuli, 1920ko martxoaren 17a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 1999ko abuztuaren 15a (79 urte)
Hobiratze lekuaCementerio Jardín de Paz (en) Itzuli
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Find a Grave: 10508601 Edit the value on Wikidata

Biografia

Olga Nilda Gugliotta Orozco, Capo d'Orlandoko Carmelo Gugliotta  siziliarraren eta Cecilia Orozco argentinarraren alaba izan zen. Olgak Toay (La Pampa) eta Buenos Aires artean igaro zituen lehen urteak. 1928an, familia Bahía Blancara joan zen bizitzera, eta zortzi urte geroago, Buenos Airesera.

Ibilbidea

Buenos Airesko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean ikasi zuen, eta bertan jardun zuen irakasle. Gaztetatik literatur talde surrealistako partaideetako bat izan zen, Oliverio Girondo eta Ulises Mezzerarekin, besteak beste.

Kazetaritzan lan egin zuen, hainbat izenorde erabiliz, eta zenbait literatur argitalpen ere zuzendu zituen.Hala, bere lehen senarra izan zen Miguel Angel Gomez poetak zuzentzen zuen Canton kolaboratu zuen, 40ko Belaunaldia deiturikoa biltzen zuen aldizkarian. Garai hartan, espainiar eta argentinar antzerki klasikoari buruzko iruzkinak egiten zituen Radio Municipal irratian; antzerki aktorea izan zen (Monica Videla pertsonaia antzeztu zuen 1947 eta 1954 artean).Radio Splendiden ere egin zuen lan, Nydia Reynal eta Hector Coireren konpainian. Hirurogeiko hamarkadan Claudia aldizkarian erredaktore izan zen, eta Clarín egunkariaren horoskopoa antolatu zuen 1968 eta 1974 artean.

Joera surrealista handiko hirugarren abangoardia belaunaldiko kide izan zen, eta bere ekoizpen poetikoa Joan Gurutzekoa, Rimbaud, Gérard de Nerval, Charles Baudelaire, Czeslaw Milosz eta Rainerrek berarengan zuten eraginean oinarritu zuen.Bere produkzioaren gauzarik garrantzitsuena poema-liburuetan dago, nolabait, prosa poetiko narratiboen liburu batean luzatuak, La oscuridad es otro sol (1967).

Bere amona Maria Laureanaren ahozko kontakizunen eraginak, haurtzaroa ate iniziatiko bat den poetika bat garatzera eraman zuen.Tarotarekin zuen loturak Cartomancia edota Para destruir a la enemiga olerkiak idaztera bultzatu zuen. Olga Orozcok erritualizatu egiten zuen idazteko ekitaldiarekin lotutako keinu bakoitza. Hala, adibidez, elkarrizketetan errepikatu ohi zuen eskuan harri bat hartuta idazten zuela.Bata aita jaio zen tokitik ekarria, bestea amaren lurraldetik, eta hirugarrena Toaytik Bahia Blancara bizitzera joan zenean haurtzaroko lagun batek oparitu ziona.

Orozcoren ezaugarria adimen sotila da, tropoak erabiltzeko gaitasun aparta ematen diona -bere ezaugarrietako bat oximorona maiz eta modu egokian erabiltzea da-; badaki, halaber, irudimen berezi eta irudimentsua garatzen duten bertsikuluez baliatzen, bere ohiko gaiak haurtzaroaren oroitzapenarekin lotura izaten dute, paradisu galduaren garaiarekin alegia, baita nerabezaroarekin, hots, aurkikuntza garaiarekin, edota, azken batean, oroimenaren baliabidea, non denborak heriotzaren aurrean babesten eta berreskuratzen duela dirudien.

Heriotza

Orozco bihotzekoak jota hil zen 79 urte zituela, 1999ko abuztuaren 15ean, gaueko 21: 20an, Buenos Airesko Anchorena erietxean.[3] 1994tik Toayn Olga Orozco Museo-Etxea dago,[4] non olerkariaren lanaren inguruko kultur jarduerak egiten diren eta bere liburutegia kontsultatzeko aukera dagoen.[5]

Bere lanak Enrique Molina eta Alberto Girri herrikide eta garaikideenekin du gertutasuna.[6]

Lana

  • Desde lejos (1946)
  • Las muertes (1952)
  • Los juegos peligrosos (1962)
  • La oscuridad es otro sol (1967)
  • Museo salvaje (1974)
  • Veintinueve poemas (1975)
  • Cantos a Berenice (1977)
  • Mutaciones de la realidad (1979)
  • La noche a la deriva (1984)
  • Páginas de Olga Orozco (1984) (antologia Cristina Piñaren hitzaurrearekin)
  • En el revés del cielo (1987)
  • Con esta boca en este mundo (1994)
  • También la luz es un abismo (1995)
  • Relámpagos de lo invisible (1998) (Antología)
  • Eclipses y fulgores (1998) (Antología)
  • Últimos poemas (2009)
  • El jardín posible (2009) (antologia Marisa Negriren hitzaurrearekin)
  • Poesía completa (2012) (Adriana Hidalgo Editora)
  • Yo Claudia (bere obraren kazetaritza antología Marisa Negrik egina) (2012) (Ediciones en Danza)
  • Cantos a Berenice, Martinok ilustratua (2015) (Ediciones en Danza)

Sariak

  • «Lehen Udal Poesia Saria» (1963)
  • «Argentina Fundazioaren Ohorezko Saria» (1971)
  • «Antzerkiaren Sari Nazionala » (1972) Y el humo de tu incendio está subiendo lanagatik
  • «Arteen Sari Nagusia » (1980)
  • «Esteban Echeverría Saria»
  • «Ohorezko Sari Nagusiar» SADE (1989)
  • «Poesia Sari Nazionala» (1988)
  • «Gabriela Mistral» Saria (1988)
  • «Konex Fundazioaren Platinozko Konex Saria» (1994)
  • «Turingo Unibertsitatearen Poesia Saria»
  • «Latinoamerikako eta Karibeko Literaturako Juan Rulfo Saria» (1998)
  • «Ohorezko Konex saria» (2004).[7]

Erreferentziak

  1. «Biografía de Olga Orozco. Quién es, vida, historia, bio resumida» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Olga Orozco, un viaje hacia el trasmundo» ELESPECTADOR.COM 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  3. «Olga Orozco» web.archive.org 2005-11-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Museo Olga Orozco» www.soydetoay.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Casa Museo Olga Orozco» www.lanacion.com.ar 2010-04-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Premian la obra de la poeta Olga Orozco» www.lanacion.com.ar 1998-07-21 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  7. (Gaztelaniaz) Distinguen a 100 escritores con los Premios Konex 2004 (Argentina). Alija.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.