Olga Kalantarova
Olga Kalantarovna Kalantarova (armenieraz: Օլգա Քալանթարի Քալանթարովա (Tbilisi, Georgia, Errusiako Inperioa, 1877ko apirilaren 2a – Leningrado, Sobietar Batasuna, 1952ko azaroaren 8a) errusiar piano-jotzailea eta irakaslea izan zen.[1]
Olga Kalantarova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tbilisi, 1877ko martxoaren 21a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | San Petersburgo, 1952ko azaroaren 8a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa 1902) |
Hezkuntza-maila | katedraduna |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea eta musika-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa (1903 - |
Musika instrumentua | pianoa |
Biografia
Musika ikasi zuen Tbilisiko eskolan eta 1895ean piano titulua eskuratu zuen.[2] Hamabost urte zituela, Anna Iessipovak ikusi zuen bere sormen-ahalmena eta ikasketekin jarraitu ahal izateko San Petersburgoko bere etxean, egokitu zuen, Kalantarovak bere bizitzako beste guztia bizi izan zuen etxean.[3] Iessipovaren ikaslea izan zen, eta 1902an San Petersburgoko Kontserbatorioan graduatu zen. 1903an laguntzaile aritu zen, eta azkenean, 1926an, kontserbatorio berean irakasle izendatu zuten. Bere ibilbidean, Iessipovaren piano-eskolako xedapenekin jarraitu zuen, eta eskuz idatzitako obra bukatu gabea ere gorde zuen.[3] Kontzertuetan bakarka nahiz hirukotean parte hartu zuen, Leopold Auer eta Aleksandr Verzhbilovitxekin batera.
Heriotza
1952ko azaroaren 8an hil zen, eta Artearen Maisuen Nekropolian lurperatu zuten, Jevgeni Ivanovitx Ilin senarrarekin eta Anna Iessipova bere lagun eta irakaslearekin batera. Hilobiaren gainean, granitozko zokalo batean muntatuta, marmol zurizko hilobi-monumentua dago, pikor finekoa. Antonio Argenti eskultore italiarrak sortu zuen 1900ean. Aingeru-itxurako emakumea da, burua makurtuta eta eskuak lorez estalitako idulki baten gainean dituela eserita.[4]
Aintzatespenak
- 1938an Errusiako Ohorezko Artista titulua eman zioten.
- 1946an Langile Goraipagarrien Domina.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Víktor Hambardzumyan. 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- (Gaztelaniaz) Víktor Hambardzumyan. 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ISSN http://old.conservatory.ru/files/8st16.pdf..
- «Александро-Невская Лавра - Есипова-Лешетицкая Анна Николаевна» web.archive.org 2017-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).