Olga Gavrilova

Olga Nikolaevna Gavrilova, errusieraz: Ольга Николаевна Гаврилова (Svobodni, Amur probintzia, Sobietar Batasuna, 1957ko otsailaren 8a - ibidem, 2022ko urtarrilaren 3a) sobietar atleta izan zen, eta xabalina jaurtitzen lehiatu zen.[1] Ondoren, Svobodnin atletismoko entrenatzailea izan zen.[2]

Olga Gavrilova
Bizitza
Jaiotza1957ko otsailaren 8a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaSvobodny (en) Itzuli, 2022ko urtarrilaren 3a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria eta atletismo entrenatzailea
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Jasotako sariak

IAAF: 14346328 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

1984an xabalinaren munduko hogeita bost onenen artean sailkatu zen, 63,52 metroko marka pertsonalarekin.[3] 1985eko Atletismoko Munduko Kopako 66,80 metroko jaurtiketarekin orduko Ekialdeko Alemaniako txapelduna (eta etorkizuneko txapeldun olinpikoa) Petra Felkeri eta Fatima Whitbread nazioarteko dominadun britainiarrari irabazi zien. Pisu-jaurtiketa proban Natalya Lisovskayak lortutako urrezko dominarekin batera, talde sobietarrak talde nazionalen sailkapenaren bigarren postua lortu zuen.[4] Urte hartan, Sobietar Atletisme Txapelketan, bederatzigarren postua besterik ez zuen lortu.[5]

Sobietar kirolaren goraipamen handienetako bat jaso zuen, "Mestre del Deporte de la URSS, Nazioarteko klasea", errusieraz: мастер спорта СССР международного класса.[2]

Gavrilova jaiterrian, Svobodnin,hil zen 2022ko urtarrilaren 3an, 64 urte zituela.[2]

Sariak eta aintzatespenak

  • Sobietar kirolaren goraipamen handienetako bat jaso zuen, "Mestre del Deporte de la URSS, Nazioarteko klasea"

Erreferentziak

  1. «Profile of Olga GAVRILOVA» All-Athletics.com (ELITE Ltd).
  2. 4 gener 2022.
  3. «Track and Field Statistics» trackfield.brinkster.net.
  4. «IAAF World Cup in Athletics» gbrathletics.com (Athletics Weekly).
  5. Mark Butler. (2010). «PAST RESULTS/WORLD CUP WOMEN ʼ S JT - Canberra 1985» IAAF STATISTICS HANDBOOK SPLIT 2010 (Mònaco): 82..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.