Olga Fish
Olga Fish (Budapest, Hungaria, 1901 – Ekuador, 1990) margolaria eta diseinatzailea izan zen. Judu familia bateko alaba zen. Nazien jazarpenetik ihesi, Ekuadorra joan zen, eta han bizi izan zen 1939. urteaz geroztik. Arte Ederretako Eskolako irakasle izan zen Quiton. Ekuadorko eskulangintzak eta arte herrikoia ezagutzeko, sustatzeko eta mundura zabaltzeko ahaleginengatik da ezaguna. Bere pintura eta lanetan indigenen munduko irudiak erabili zituen. Nazioartean onarpen handia izan du bere lanak, eta New Yorken NBEren egoitzako aretoetan Olga Fishen hainbat lan daude. 1962an, Ekuadorko Folklorearen Institutua sortu zuen beste batzuekin batera. 1985ean bere memoriak idatzi zituen, ingelesez eta gaztelaniaz: El Folclor que yo viví. Memorias de Olga Fish.
Olga Fish | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1901 |
Herrialdea | Ekuador |
Heriotza | Ekuador, 1990 (88/89 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.