Olexoa
Olexoa[3] ([oleʃo.a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. Herria itsasoaren mailatik 574 metrora dago eta Nafarroako hiriburutik 57 kilometrora. 52 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Olexoa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Olejua | ||||||||||
Alkatea | Alfredo Vicente Sánchez (CIO, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31281 | ||||||||||
INE kodea | 31190 | ||||||||||
Herritarra | olexoar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′27″N 2°08′25″W | ||||||||||
Azalera | 4 km² | ||||||||||
Garaiera | 574 metro | ||||||||||
Distantzia | 57 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 49 (2023: 0) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 11,29 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 25,99 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 0,54 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 6,20 (2018: %4,35) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.olejua.es/ |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Olexoa Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira heltzeko Urbiolatik Antzinera doan errepidea hartu behar da bost kilometrotan zehar.
Udalerriak Abaigarrekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialde eta hegoaldean, eta Etaio eta Okorekin mendebaldean.
Klima eta landaredia
Olexoako klima, mediterraneo kontinentala eta azpimediterraneoaren arteko nahastea da. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 11 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean eta 120 egun udalerriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landareditik, 33 hektareako arte baso bat baino ez da geratzen. Duela mende batzuk, udalerri gehiena artadiek estaltzen zuten, baina nekazaritza, zuhaitz mozketa eta suteek, azalera hori ia desagerarazi egin dute.
Demografia
Olexoako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Olexoan.
Politika
Udal hauteskundeak
2007an Olexoako alkatetzarako Agrupación Independiente de Olejua (AIO) herri ekimeneko Santiago Jesús Crespo Ganuza aukeratu zuten. Zurizko 7 boto izan ziren (botoen %16,28a). Abstentzioa %23,21koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Santiago Jesús Crespo Ganuza (AIO) | 36 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Independiente de Olejua (CIO). Alfredo Vicente alkate aukeratu zuten eta beste bi lagun zinegotzi[4].
Udaletxea
Udaletxea herriko plaza nagusian dago, elizaren ondoan. 1981ean altxatutako eraikuntza berria da, antzinako udaletxea eraitsi ondoren egindakoa. Bi solairu dauzka eta udaletxearen kanpoaldeko hormak margozturik dauzka. Beheko solairuan atari txiki bat dago.
Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea eskolen eraikinean egon zen. Lau urtero, olexoarrek alkatea eta lau zinegotzi aukeratzeko eskubidea dute.
- HELBIDEA: Herriko Plaza z/g
Alkateak
2007-2011 | Santiago Jesús Crespo Ganuza | AIO |
2011-2015 | Alfredo Vicente Sánchez | CIO |
Jaiak eta ospakizunak
Olexoako herriko-jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira.
Zerbitzuak
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Olexoa eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
- Donejakue eliza, XIII. mendeko estilo aurregotikoan eraikitako eliza da. Urteetako utzikeria dela eta, eliza nahiko egoera txarrean kontserbatzen da gaur egun. Eliza barruan, Nafarroako errataula nagusirik garrantzitsuenetakoa zegoen. Erretaula Pedro Gonzalez San Pedrok egin zuen 1604ean eta bertan Lucas Salazarren polikromia nabarmentzen da.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Olexoari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Olexoa NA-7400 errepidetik ikusia Google Street View-n.