Oleksiy Tsybko
Oleksiy Tsykbo (Smila, 1967ko martxoaren 19a - Butxa, 2022ko martxoaren 31) ukrainar errugbilari eta militarra izan zen.
Oleksiy Tsybko | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015eko urriaren 29a - 2017ko martxoaren 1a
2003 - 2005 | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Smila, 1967ko martxoaren 19a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ukraina | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Kieveko oblasta, 2022ko martxoaren 31 (55 urte) | ||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Baikove Cemetery (en) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | Butxako gudua | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ukrainera | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria, rugby union executive (en) eta politikaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | harroina | ||||||||||||||||||||||
1991 eta 2003 artean 40 partida jokatu zituen Ukrainako errugbi selekzioarekin, horietako batzuk kapitain gisa. 2005etik 2007ra Ukrainako Errugbi Federazioko presidentea izan zen eta errugbi talde bat sortu zuen bere jaioterrian. 2015etik 2017ra Smilako alkatea izan zen.
2014an Ukrainako armadarekin bat egin zuen Krimearen anexio errusiarraren aurka borrokatzeko eta 2022an berriz ere Errusiaren Ukrainako inbasioaren aurka borrokatzeko. Errusiarren aurka borrokan hil zen Butxan.[1]
Erreferentziak
- Gallagher, Brenden. (2022-4-10). «Oleksiy is one of the real heroes» The RugbyPaper 708 (Noiz kontsultatua: 2022-4-13).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.