Oleksandr Bondar (jauzilaria)
Oleksandr Ihorovitx Bondar, errusieraz Олександр Ігорович Бондарь, (Luhansk (Ukraina), 1993ko urriaren 25a) jauzietan lehiatzen den Ukrainan jaiotako kirolari errusiarra da. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an, Ukraina ordezkatzen hartu zuen parte.
Oleksandr Bondar (jauzilaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luhansk, 1993ko urriaren 25a (30 urte) |
Herrialdea | Ukraina 2015eko urria) Errusia (2015eko urria - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 165 zentimetro |
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, brontzezkoa lortu zuen, ROC ordezkatzen, Viktor Minibaev herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen (urrezkoa) eta Cao Yuan / Chen Aisen Txinakoaren atzetik (brontzezkoa). Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 10 m-ko plataforma sinkronizatua, gizonezkoa[3] |
Erreferentziak
- «Oleksandr Bondar» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
- "Oleksandr Bondar" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
- jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)