Oleg Protopopov

Oleg Alekseievitx Protopopov (errusieraz: Олег Алексеевич Протопопов; Leningrad, 1932ko uztailaren 16a - 2023ko azaroaren 3a) errusiar patinatzaile-artistikoa izan zen. Sobietar Batasuneko taldean lehiatu zen.

Oleg Protopopov

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1932ko uztailaren 16a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Suitza  (1995 -
HeriotzaInterlaken, 2023ko urriaren 31 (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Liudmila Belousova  (1957 -  2017)
Hezkuntza
HeziketaHerzen University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko patinatzaile artistikoa
Pisua71 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Olympic.org: oleg-protopopov Edit the value on Wikidata

Hamabost urtez patinatzen hasi zen. 1954an Ludmila Belousova ezagutu zuen eta 1957an ezkondu ziren. Bikote gisa lehiatu ziren eta [[1964ko Neguko Olinpiar Jokoak|1964ko]] eta 1968ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuten. Lau aldiz izan ziren munduko txapeldun eta beste lau aldiz Europako txapeldun.

1979an asilo politikoa eskatu zuten Suitzan, eta 1995ean herrialde horretako herritartasuna jaso zuten. Patinatzen jarraitu zuten hirurogeita hamarreko adinera arte.

2003an Errusia bisitatu zuten lehen aldiz 23 urtez erbestean egon ondoren, eta 2014an Sotxiko Olinpiar Jokoen inaugurazioan izan ziren. Azken patinaje erakustaldia 2016an egin zuten eta Ludmila 2017an hil zen.

Emaitzak

(Bogoiavlenskaia)

Ekitaldia 1953
Sobietar Batasuneko Txapelketa2.

(Belousovarekin)

Ekitaldia 1954–55 1955–56 1956–57 1957–58 1958–59 1959–60 1960–61 1961–62 1962–63 1963–64
Neguko Olinpiar Jokoak9.1.
Munduko Txapelketa13.8.2.2.2.
Europako Txapelketa10.7.4.2.2.2.
Sobietar Batasuneko Txapelketa3.4.2.2.2.2.1.1.1.
Ekitaldia 1964–65 1965–66 1966–67 1967–68 1968–69 1969–70 1970–71 1971–72 1972–73
Neguko Olinpiar Jokoak1.
Munduko Txapelketa1.1.1.1.3.
Europako Txapelketa1.1.1.1.2.
Sobietar Batasuneko Txapelketa1.1.1.24.6.3.
Moscow News Saria3.1.2.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.