Olduwaiko arroila
Olduwaiko arroila Tanzaniako arroila eta historiaurreko aztarnategia da, Victoria aintziraren hego-ekialdean dagoena. Lurrazaletik 100 metrotarainoko sakoneran aurkitu dira aztarnak, bost geruzatan. Hominidoen aztarna fosilak eta harrizko lanabesak aurkitu dira besteak beste Olduwain.[1]
Olduwaiko arroila | |
---|---|
Mota | chine (en) eta arkeologia-aztarnategi |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°59′00″S 35°21′00″E |
Herrialdea | Tanzania |
Tanzaniako eskualde | Arusha Region |
District of Tanzania | Ngorongoro District |
Aztarnategi paleoantropologokorik inportanteena da. Mary eta Louis Leakey britainiar-kenyar arkeologoek arroila induskatu dute eta, bere lanei esker, giza eboluzioaren hastapenak hobeto ulertzen ditugu.[2]
Homo habilis, agian lehenengo giza espeziea, bertan bizi zen duela 1,9 milioi urte; gero Paranthropus boisei bere garaikidea (duela 1,8 miloi urte) eta Homo erectus (duela 1,2 milioi urte) agertu ziren. Homo sapiens duela 17.000 urte bizi zen arroilan.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Colin Renfrew & Paul Bahn. (2007). Archaeology Essentials. (2. argitaraldia) Londres: Thames & Hudson Ltd.
Kanpo estekak
Artikulu hau Tanzaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.