Olaudah Equiano
Olaudah Equiano,bere bizialdian Gustavus Vassa gisa ezagutua [1] (1745eko urriak 16 - 1797ko martxoak 31), XVIII. mendeko Nigerian jaiotako idazle afrikarra izan zen, Ingalaterran eta bere kolonia amerikarretan bizi izan zena.
Olaudah Equiano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Isseke (en) , 1745 |
Lehen hizkuntza | Igboera |
Heriotza | Westminster Hiria, 1797ko martxoaren 31 (51/52 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, autobiografialaria, bizargina, merkataria eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Sons of Africa (en) |
Genero artistikoa | autobiografia social criticism (en) |
Biografia
Equiano Igbo herrixka batean jaio zen, gaur egungo Nigeriako hego-ekialdean. Hamaika urterekin bahitu eta esklabo gisa saldua izan zen. Lehenbizi Barbados uharteetara eraman zuten eta handik Virginiara, non armada britainiarreko teniente batek erosi eta Gustavus Vassa izena jarri zion (izen bereko errege suediarraren omenez). Geroago Antilletako kapitain bati saldu zitzaion eta, horren ondoren berriz, Filadelfiako merkatari kuakero bati, Robert King izenekoa. Honek irakurtzen eta idazten erakutsi zion eta kristau fedean hezi zuen. 1766an Equianok bere askatasuna erosi ahal izan zion eta marinel bihurtu, munduan barna bidaiatu ahal izan zuelarik. Artikora egindako espedizio batean parte hartu zuen, Erdialdeko Amerikan eta Turkian ibili ostean, Ingalaterran jarri zen bizitzen 1777an.
Londresen, mugimendu abolizionistarekin bat egin eta harek bultzatuta, The Interesting Narrative of the Life of Olaudah Equiano, or Gustavus Vassa the African liburua idatzi zuen 1789an. Lan honekin ospetsu egin zen.
Erreferentziak
- Lovejoy, Paul E.. (2006). «Autobiography and Memory: Gustavus Vassa, alias Olaudah Equiano, the African» Slavery and Abolition (Taylor & Francis) 27 (3).