Olatz Vázquez

Olatz Vázquez Aurrekoetxea (Sopela, 1994 ib., 2021eko irailaren 3a) bizkaitar kazetari eta argazkilaria izan zen.

Olatz Vázquez
Bizitza
JaiotzaSopela, 1994
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSopela, 2021eko irailaren 3a (26/27 urte)
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta argazkilaria

olatzvazquez.com
Twitter: OlatzVazquez Instagram: olatzvazquez Pinterest: olatzvazquez Edit the value on Wikidata

Biografia

17 urte zituela modelo moduan lan egin zuen Mara Sáizentzat. Ikus-entzunezko ekoizlea izan zen eta Vogue aldizkarirako Radio 3rako lan egin zuen.[1]

Madrilen bizi zen Vazquez 2019an, eta haizeak zituen, digestioak ez ziren egokiak, tripako mina zuen... Medikuek ez zioten garrantzirik eman. Madrilen jasotzen ari zen arretarekin «aspertuta», Euskal Herrira etortzea erabaki zuen iazko urtarrilean. Osakidetzara jo zuen, analitika bat egin zioten, eta anemia apur bat zuela. Etxera bueltan, familiako medikuari deitu zion, eta esan zion egoera gaina hartzen ari zitzaiola. Gaixo baimena sinatu zion sendagileak, eta gastroskopia baterako bolantea eman zion. Vazquezek esaten zion bere buruari zeukana ez zela larria.[2]

Iritsi zen izurria, eta Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 14an. Osasun sistema kolapsatzear zegoen, eta Vazquezi deitu zioten jakinarazteko gastroskopia atzeratuko ziotela, ez zelako urgentziazkoa. Martxoaren 20a zen. Sintomak areagotu ziren hurrengo asteetan, eta bi aldiz jo behar izan zuen larrialdietara. Eta iritsi zen ekainaren 9an. Egin zioten proba, eta mediku batek handik ordu batzuetara jakinarazi zion minbizia zuela.[2]

Hogei bat kimioterapia ziklo osatu zituen, baina ez zuten espero zuen emaitza eman. Harekin saiakera esperimental bat egin zuten, joan den ekainean, Vall d'Hebron Bartzelonako ospitalean. Bartzelonako saiakera ez zen ondo atera, eta Euskal Herrira itzuli zen. Bizkaiko osasun zentro batean egon zen hilabete batez, abuztuaren 19an etxera itzuli aurretik.[2]

Urte honetan bere bizi esperientzia kontatu du Vazquezek, bere sormen lanari uko egin gabe. Hain zuzen, "Minbizia" izeneko proiektu bisual bat sortu zuen, eta hori Belgradeko Nazioarteko Argazkilaritza Jaialdian erakutsi zuten.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.