Olatz Irizar Martínez
Olatz Irizar Martínez (Ziordia, Nafarroa Garaia, 1972ko ekainaren 21a) kazetaria eta politikaria da.
Olatz Irizar Martínez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1972ko ekainaren 21a (51 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | EMUN Bierrik Elkartea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
2023ko ekainaren 17an Ziordiako alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza, gehiengo osoz, gailentzearen ondorioz.[1][2][3]
Biografia
Kazetaritzan lizentziatua eta Sakanako Guaixe aldizkariaren sortzaileetako bat.[4] Azken urteotan Gizarte Aholkularitzako kooperatiba batean lan egin du. 2015etik aurrera, Ziordiako Udalean jardun du, lehenik zinegotzi gisa eta azken lau urteetan, 2019tik 2023ra, alkate gisa.[5][6]
2023ko otsailaren 4an Nafarroan EH Bilduko kideek hainbat udalerritako hautagaitzak berretsi zituzten, haien artean Olatz Irizar Martinez Ziordiako zerrenda buru izateko.[7]
2023ko ekainaren 17an Ziordiako alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioak 144 boto eta 5 ordezkari lortuta eta Geroa Baik, 58 boto eta 2 ordezkari.[3]
Erreferentziak
- «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- Vidondo, Aser. (2023-06-18). «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- «Udal hauteskundeak 2023 - Ziordia - Guaixe.eus» guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- Guaixe.eus. .
- Urieta, Virginia. (2023-02-04). «EH Bildu ratifica las candidaturas de otros dieciséis municipios en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
- «EH Bilduk hiru alkategai aurkeztu ditu - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- «Nafarroan EH Bilduko kideek beste hamasei udalerrietako hautagaitzak berretsi dituzte» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
Kanpo estekak
.