Olatz Beobide

Olatz Beobide Egaña (Donostia, 1964ko irailaren 12a) gipuzkoar aktore eta zuzendaria da. 2013an Goenkale telesaila zuzendu zuen.[1]

Olatz Beobide

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1964ko irailaren 12a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaIñaki Beobide
Ezkontidea(k)Pascal Gaigne
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista zuzendaria

IMDB: nm1707732 Facebook: olatz.beobide Twitter: egaaolatz Edit the value on Wikidata
? , Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide, Nomofobikak lanean 2017.12.09

Biografia

Iñaki Beobide euskaltzalearen alaba da. Antzerti Euskal Herriko Arte Dramatikoaren Eskolan tituluduna, Londresera joan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka batekin, eta bertan ahotsa eta interpretazioa ikasi zuen. Antzerkian Gure Herria, Troianak, Equus, Jacques eta bere nagusia, Olema, In fraganti, Jaiotako errudunak eta A cuestas con Murphy lanetan parte hartu du. Zaragozan, Madrilen eta Frantzian ere egin du lan, euskarazko ikuskizunekin, hala nola Aura Xutik, asmatutako hizkuntzetan Upal mandi lanean edo frantsesez Sergi Belbelen Careesses lanean. [1]

Telebistan, bi urtez izan zen Banan-Banan haurrentzako saioko protagonista. Bi eta Bat, Penélope enea, Primeran, Babel, Duplex, A ze parea, Flamingo berria, Jaun ta jabe eta Benta berri bezalako euskal telesailetan ere parte hartu du. Azken horretan, aktoreen zuzendari gisa.[1] Ekitazioan, dantzan eta kantuan ere moldatzen da.[2]

2021ean Barre librea saioko bakarrizketetan partaide izan zen.[3]

Lanak

Besteak beste, lan hauetan parte hartu du:[2]

Antzerkia

Urtea Ikuskizuna Konpainia Zuzendaritza
2007 LA MEMORIA DE LA ABUELA THEATRE DE CHIMERES JEAN MARIE BROUCARET
2006 ONGI IBILI POK PRODUKZIOAK AIZPEA GOENAGA
2006 ONGI IBILI POK PROD. AIZPEA GOENAGA
2006 CIRCULO DE TIZA CAUCASIANO POK THEATRE DES CHIMERES JEAN MARIE BROUCARET
2005 A CUESTAS CON MURPHY VAIVEN SANTIAGO SANCHEZ
2004 MUSSIKIREN BIDAI HARRIGARRIAK POK PROD. EDI NAUDO
2003 NACIDOS CULPABLES TANTTAKA CARLES ALFARO
2001 MANOLITOS GAFOTAS ADOS TEATRO GARBI LOSADA
2000 UPAL MANDI THEATRE DE CHIMERES JEAN MARIE BROUCARET
1989 JACQUES Y SU AMO BEDEREN BAT J.MESALLES
1988 EL CASTILLO DE LINDABRIDIS CÍA. JOVEN ESCENA J.PASTOR
1985 EQUUS ZINTZILIK J.CUETO
209 LA PECERA POK PROD. EDI NAUDO

Telebista

Urtea Ekoizpena Katea / Plataforma Kategoria Zuzendaritza
2007-14 GOENKALE ETB DIRECCION OLATZ BEOBIDE
2005-06 BALBEMENDI ETB1 DIRECCION DE ACTORES JABI ELORTEGI
2005 GOENKALE ETB SECUNDARIO JABI ELORRIETA
2002 MARTIN ETB1 SECUNDARIA ENEKO OLASAGASTI
1998 TELLETXEA ETB1 DIRECCION DE ACTORES ITXASO ATUTXA
1996 DUPLEX ETB1 EPISODICA A.GOENAGA/E.IRURETA
1995 JAUN TA JABE ETB 1 SECUNDARIO CARLOS ZABALA
1994 FLAMINGO BERRIA ETB1 SECUNDARIA RAMON BAREA
1993 HERTZAINAK ETB 1 AYUDANTE DE DIRECCION ENEKO OLASAGASTI
1992 BABEL ETB 1 COLABORADORA HASIER ETXEBERRIA
1989 DEL MIÑO AL BIDASOA TVE 1 REPARTO J.A.LABORDETA

Zinema

Urtea Ekoizpena Zuzendaria Kategoria Ekoizlea
2014 LE SANCTUAIRE OLIVER MASSET-DEPASSE COACH HAUT ET COURT
2012 RUTINA CRISTINA GOMEZ PEÑA PROTAGONISTA
2011 MARITXU (film laburra) KEPA ERRASTI PROTAGONISTA
2010 ARKAIDA YOLANDA TORRES SECUNDARIA
2006 MYSTICAL ANGEL ALONSO SECUNDARIO DIBULITOON
2005 HOTEL TIVOLI ANTTON REIXA SECUNDARIO FILMANOVA
2004 INVOLUCION ANGEL ALONSO PROTAGONISTA DIBULITOON
2003 LEPOKOA (film laburra) SAFI NEBEO SECUNDARIO TARA FILMS/IRUSOIN
2003 OSTERTZ (film laburra) IÑAKI BERAETXE PROTAGONISTA POK PROD.

Sariak eta aintzatespenak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak beka bat eman zion. Bekari esker Londresera joan eta ahotsa eta interpretazioa ikasi zuen.

Erreferentziak

  1. «Beobide Egaña, Olatz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. Iametza. «OLATZ BEOBIDE» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. «Olatz Beobide Iñaki Beobide - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Bibliografía

  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.