Olatz Alberdi Etxeberria

Olatz Alberdi Etxeberria (Bergara, Gipuzkoa, 1997ko apirilaren 17a) gipuzkoar zibersegurtasuneko teknikaria eta futbolaria da, Elorrioko emakumezkoen lehen mailako Euskal Ligako futbol taldeko atezaina.[1] 2023an Iribar saria jaso zuen.[2]

Olatz Alberdi Etxeberria

Bizitza
JaiotzaBergara, 1997ko apirilaren 17a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, atezaina, administrari laguntzailea eta informatikaria

Facebook: olatz.alberdi.9 Edit the value on Wikidata

Biografia

Batxilergo zientifikoa (2013-2015) Bergarako Aranzadi Ikastolan egin zuen. Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako zikloa (2017-2019) egin zuen Mondragon Unibertsitatean Arrasaten. Segurtasun informatikoaren profesionaltasun ziurtagiria lortu zuen Maristak Ikastetxean (2019-2020) Durangon. Zibersegurtasuneko masterra (2020-2021) Hernaniko Mondragon Unibertsitatean. Zibersegurtasuneko teknikaria da.

Mota guztietako kirolak egitea gustatzen zaio, baina batez ere, futbolaz gain, eskia eta mendian ibiltzea ditu gustukoen.

Kirol ibilbidea

Txikitatik, 2009tik 2019ra Bergara Kirol Elkartean aritu da. 2 urte egin zituen Haur-kategorian, beste bi urte kadete-mailan eta urtebete Ohorezko erregional mailan. 2019. urtetik Elorrio talde bizkaitarrean dago Emakumezkoen lehen mailakoko Euskal Ligan.

2011-2012 denboralditik 2017-2018 denboraldira Bergaran aritu zen (2 urte kadete mailan, urte 1 gazte mailan eta 3 urte lehen mailan). Handik aurrera, 2018-2019 denboralditik Elorrioko emakumezkoen lehen mailako Euskal Ligan dihardu.[1][3]

2023. urtean Cantera Deportiva-k banatzen duen Euskal Ligako Iribar Saria (lehen Zamora Saria) jaso zuen, gol gutxien (0,4) jasotako atezaina izateagatik. [2] Saria jasotzean hauxe esan zuen:

2022-2023 denboraldia onenetako bat izan da. Oso urte ona izan da. Defentsan ondo aritzeak lagundu egin du gol gutxien jasotzera eta aurrean konfiantzaz aritzera. Hobetzen ari da, Jokin Arabiurrutia atezainen entrenatzaileari esker. Oso gustura ari da zelaian eta zelaitik kanpo ere atezainkide duen Izar Zubiaga Iriarte durangarrarekin eta talde osoarekin.[2]

Elorrio emakumezkoen futbol taldea Euskal kopako Txapelduna, Laudio, 2023.06.18

2023ko ekainaren 18an Elorrioko emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion. Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkoitik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen.[4]

2022-2023ko taldeko kideak hauexek izan ziren: Atean (Olatz Alberdi Etxeberria eta Izar Zubiaga Iriarte), defentsan (Desiré Guardado Mingo, Irati Uriarte Gómez, Izaro Sanz de Vicuña Arego, Maite Huerta Martínez eta Sara Igartua Agirre), zelai erdian (Alaine Marcos Larrañaga, Elene Arando Esnaola, Eneritz González Arruti, Irene Azkune Ansa, Jone Alas Ugarte, Itsasne Larruskain Antxia, Maider Jorge Gabilondo eta María López Castillo), aurrean (Miriam Exposito García, Irune Parras Noval, Izarra Arredondo Barturen, Janire Ibarluzea Moto, Laura Romero Vilarchao, Matxalen Fondado Eriz eta Nerea González Guerrero), entrenatzailetzan, besteak beste, Gontzal Arana Eriz.[3]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2011n Bergara, emakumezkoen infantil mailan Gipuzkoako kopako txapeldunak[5]
  • 2018ko irailean Bergara Emakumezkoen Bergara Hiria txapelketako irabazle[6][7]
  • 2023. urtean Euskal Ligako Iribar Saria jaso zuen.[2]
  • 2023ko ekainaren 18an Elorrio emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen. Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkoitik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen.[4]

Erreferentziak

  1. «OLATZ: Olatz Alberdi Etxeberria (Portera) / Jugadora Fútbol Femenino» www.txapeldunak.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. ISSN https://canteradeportiva.net/images/portadapdf/1625.pdf..
  3. «Plantilla jugadoras 2022/2023 / ELORRIO (Primer equipo): Club Deportivo Elorrio» www.txapeldunak.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. «Elorrio Futbol Taldea Euskal Kopako txapeldun - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  5. «Bergarako neskak Gipuzkoako txapeldun - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. (Gaztelaniaz) MIGURA, JUAN A.. (2018-09-11). «El primer trofeo del Bergara Hiria de fútbol femenino se quedó en casa» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  7. «Reala penaltietan garaituta, Bergara txapeldun - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.