Olatz (Mutriku)
Olatz Mutrikuko (Gipuzkoa) hego-mendebaldean dagoen baserri-auzoa da, Bizkaiko mugatik gertu kokatutakoa. Abeltzaintza jarduera tradizional nagusia izan da bertan orain arte, eta antzinean eskola propioa eduki zuten ("Eskola Zaharrak").
- Artikulu hau Mutrikuko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olatz».
Olatz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Mutriku |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′17″N 2°24′27″W |
Demografia |
Bestela, emakumezko izen bera oso zabalduta dago XX. mendeko amaieratik.
Inguru naturala
Arno (623 m) mendia hego-ekialdean eta San Blas (222 m) iparraldean mugakide naturalak ditu ingurune karstiko honek. Kobalde izeneko leizea elizatik hurbil dago, Añu, Olazgoikoa eta beste erreka batzuekin lotuta. Halaber, aipatzekoak dira Jentiletxeta izeneko bi kobazuloak.
Artea zuhaitz nagusia da bestalde.
Baserriak
Olatz Goixan dagoen Urruztieta edo Urreztieta baserria eta Iturritza, Abeletxe eta Zelaieta nabarmentzekoak dira.
San Isidro
Olazko baseliza eta parrokia XVIII. mendekoa da, eta barrualdean Andre Mariaren, Santa Anaren eta San Isidroren irudi bana ditu.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Olatz auzoari buruzko informazio zabala
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |