Olatu-energia
Olatu-energia itsasoko olatuen energia aprobetxatuz energia metatzeko metodoari esaten zaio. Gaur egun ugariak dira energia berriztagarrirako erabil ditzakegun baliabideak eta horietako bat olatu-energia da.
Haizeak indarra egiten du uraren gainean eta olatuak osatzen dira. Hauen mugimendua, ordea, ez da aurrera edo atzerakoa(luzerara) baizik eta gora eta beherako mugimendua egiten dute.Halaber, energia kantitate handia pila dezakete olatuek. 3m tako olatuek 25 edota 40 Kw/m ko ekoizten dituztelarik.
Olatuengandik energia lortzea, ordea, ez da gauza berria eta helburu hori lortzeko asmoz asko izan dira aurkeztutako patenteak.Esate baterako, 350 patente bildu izan dira Britania Handian 1890-a eta gero.
Olatu bihurgailuak
Olatuengandik energia lortzeko modu asko daude baina honako hauek dira nagusiak: olatu bihurgailuak. Hauek gainera finkoak edo flotagarriak izan daitezke eta era berean, itsas ondoan finkatuta edo kostaldean kokatuta egon daitezke. Hala ere, olatuen energia potentziala (altuerak ergindakoa) eta energia zinetikoa(mugimenduak eragindakoa)normalean modu berean erabiltzen da. Turbina bat mugiarazten da, olatuak hutsa dagoen gorputz baten gainean egindako presioak likido edo gas bat konprimatzean.
Itsaso zabalean lortutako energia 3-8 aldiz handiagoa da kostaldean baino.Hala ere, energia hori kostaldera garraiatzea lan eta gastu ugari ekar ditzakeenez, gehienak kostaldean kokatuta daude.
Energia olatuengandik lortzeko modua
Haize olatuen arteko elkar eragina, marruskadura, dela eta itsasoko edo gainazal handiko ur masa handian bihurgune txikiak eratzen dira. Marruskadura horrek jarraitzen badu eta ur gainazala leuntzen ez bada, olatuak tamainaz handituko dira poliki-poliki. Olatuen altuera zenbat eta altuagoa izan, orduan eta energia gehiago lortzen da. Behin olatua eratu dela, olatuak ez du haizearen behar handirik eta bere grabitateaz baliatuta metatzen du energia. Olatuen energia lortzeko sistema guztiek olatuen hiru fenomenoz baliatzen dira: olatuaren bultzatzeko ekintza, olatuaren altuera aldaketa eta ur gainazal azpiko presio aldaketa.
Olatu- energia motak
Energia atenaduadoreak
Hainbat gorputz ur gainazal gainean flotatzen daude eta olatuaren norabidearekiko paralelo kokatuta daude.Bere luzeera 150 m-koa da eta 3.5 m-ko diametroa du.''Pelamis'' da famatuena.Pelamisek lortutako energia itsas azpiko kable sistema bati transferitzen zaio eta kostaldeko elektrizitate sare nagusira eramaten da.Gainazaleko gorputz edo bloke bakoitza bisagra bati dago lotuta energia elektrikoa sortzeaz arduratzen dena.Bisagra hauek bertikalki mugitzeaz gain horizontalki ere mugitzen dira.Horrela blokeen barneko bonba hidraulikoak mugimenduan hasten dira presio handi baten azpian dagoen barneko likido bat zirkuitu batean mugiaraziz. Likido honek sorgailu elektriko bat aktibatzen du eta 250Kw-eko energia sor daiteke.
Arkimedes efektua
Itsaso azpian, gainazaletik 40 eta 100 metroko sakoneran zilindro itsurako buia bat kokatzen da.Horri esker baldintza metereologikoek ez diote eragiten.Buia oinarri sendo baten bitartez dago itsas ondoari lotuta.Olatuak gora egitean, ur zutabeak ere gora egiten du eta beraz buia gainean egiten duen presioa ere handiagoa da.Olatua jeisterakoan, ordea, efektua kontrakoa da eta presioa jeitsi egiten da.Presio hau dela eta, buiaren zilindro zati flotadore batek behera egiten du eta konprimatutako aire sistemak berriro bultzatzen du gorantza olatua pasatutakoan.Mugimendu bertikal horren bitartez eskuratzen da energia,imanak dituen motore generadore eta bobina baten bitartez.Sistema honen bitartez,1,2MW lor daitezke.
Urtegi betearazle sistema
Bi beso erraldoiz osatutako mekanismoa da.Itsas hondoan finkatuta dago eta olatu handiak hartzeko prestatuta dago.Wave Dragon energia bihurtzailea Danimarkako kostaldean dago 2004. urtetik. Lehenengo modeloak 58 m-ko zabalera zuen baina aurrerago 390m-takoak diseinatu izan dira.Olatuak urtegi txiki bat osatzen duenaren aldea zeharkatu ondoren, ura urtegian metatzen da.Gero, ur hori itsasora bueltatzen da eta ekintza horretan turbina bat mugiarazten da.
Puntu xurgatzailea
Olatuen energia bertikalak bultzatuta ur gainazalean kokatutako buia baten mugimendua du oinarri.Powerbuoyda teknologia honen adibide.Sistema osoa itsas ondoan finkatuta dago eta guztira 14 m-ko luzera du.Barneko zilindro hidraulikoak likido bat konprimatzen du eta honek elektrizitatea sortzen duen generadore bat girarazten du.
Aldeko eta kontrako argumentuak
Olatu-energiak ez du inolako gas kutsagarrik isurtzen eta bere eragina ingurugiroan oso txikia da.Hau da,ez du paisaiaren itxura gehiegi kaltetzen, ez du soinu txarrik sortzen eta ez du aldaketa estruktural handirik suposatzen.Hala ere, mantenimendurako koste handia suposatzen du, energia kopurua handiagoa baita itsaso zabalean eta energia hori kostaldera garraiatzeko itsas azpiko kable sistemak konponketa eta instalazio koste handiak sortzen ditu.
Olatu-energia Euskal Herrian
Itsas energien artean olatu energia da Euskal Herrian ustiapen bideragarriena duena. Gainerako baliabideei dagokienez,ezin da behar besteko probetxua atera. Euskal Herrian munduan aitzindariak izan diren bi egitasmo garatu dira.Mutrikun,kaia babesteko dike berria eraikitzear zeudela, beste proiektu bat jarri zen martxan: olatu-energia aprobetxatzeko planta eraikitzea.Plantaren sistema,"Zutabe kulunkariko bihurgailua" da eta 300kW-eko potentzia sor dezake.16 ekipo turbosorgailu ditu eta dikean 100 metro hartu ditu instalazioaren eraikuntzak. Bizkaiko Armintzako kostaldean olatu bihurgailuak probatzeko egitasmoa planteatu zen. Ikerguneak " bimep- Biscay Marine Energy Platform " izena du eta 20MW-eko sorkuntza ahalmena izateko prestatua dago, baita probak egiteko ere garapen teknologikoan.2011 urterako abian jartzea aurreikusten da.