Olaso jauregia
Olaso jauregia Bizkaiko Trapagaran udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun Kultur Etxe gisa erabiltzen da.
- Artikulu hau Bizkaiko Trapagaran udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olaso dorrea».
Olaso jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Trapagaran |
Koordenatuak | 43°18′N 3°02′W |
![]() | |
Arkitektura | |
Jainkoaren Itxuraldaketaren eliza eta Trapagarango udaletxetik hurbil dago.
Historia
XX. mendearen hasieran eraiki zuen José Rufino Olaso La Puentek eraikiarazi zuen. Ez da jatorrizko lana, XVI. mendean Olaso sendiak Gipuzkoako Bergara udalerrian eraiki zuen Olaso dorrearen kopia baizik.
Eraikina
Eraikinak estilo gotikoari jarraitzen dio. Fatxada nagusiko balkoi baten xehetasuna. Fatxada harlanduzko harrizkoa da. Balkoiari dagokionez, burdinezko bere balaustrada nabarmentzen da. Behealdean, landa-motiboekin ornatuta dago. Beste aldetik, atea ere aipatu beharra dago. Fuste leuneko zutabetxoez banatuta dauden bi bao zuzenez osatuta dago. Bere gainean bi arku konopial daude bermatuta. Balkoia moldura lerronahasi batez errematatuta dago. Bere barruan, alboetan bi irudi dituen armarri bat dago.
- Balkoia.
- Alboko ikuspegia.
- Alboko ikuspegia.