Olana
Olana[1] liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa da, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko eta abarretarako erabiltzen dena. Egun, materiale sintetikoz ere egiten dira, nylonez esaterako.
"Olana" izenaren jatorria Frantziako Olonne herritik datorkio, bertan olana ugari ehuntzen baitzen, batez ere itsaslanetarako.
Erreferentziak
- «Olana». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-05-27.)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.