Olabarri jauregia
Olabarri jauregia Bilboko Gazteleku auzoko Campo de Volantín pasealekuan dagoen jauregia da. José María Olabarri Massinok enkargatu zuen eta bere familiaren egoitza izan zen.
Olabarri jauregia | |
---|---|
Olabarri jauregiaren ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1894 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Julián Zubizarreta |
Kokalekua
Gazteleku auzoan dago, Campo de Volantín pasealekuaren 41. zenbakian, Bilboko itsasadarra edo Ibaizabalen alboan.
Historia
Bilboko zonalde horretan garai batean eraikitako jauregi eta txalet ugarien artean zutik geratzen den bakarrenetarikoa da. Julian Zubizarreta arkitektoak diseinatu zuen 1894. urtean Jose Maria Olabarri negozio gizonaren etxe izateko, eta 1894-1897 artean eraiki zen.
Jauregiak eragin ingeles eta frantsesak ditu. 1953. urtetik Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza nagusia da[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Olabarri jauregia. Bilbaoarquitectura.com (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.