Okzitaniako Korronte Iraultzailea

Okzitaniako Korronte Iraultzailea (okzitanieraz, Corrent Revolucionari Occitan [CROC]) Okzitaniako talde politiko bat izan zen, 1995etik 2001era jardun zuena. Hainbat talde biltzen zituen: Bearnoko Anaram Au Patac, Tolosa Okzitaniako Patriòtas Occitans, Ais de Provençako Occitània Libertat eta Roergueko Reviscol Roergàs.

Corrent Revolucionari Occitan (CROC)
Okzitaniako Korronte Iraultzailea
Sorrera1995
Desegitea2001
Ideologia politikoaOkzitaniar nazionalismo
Ezker iraultzaile
Independentismo
Sozialismo

Taldeen arteko eta taldeen barruko ezadostasunak izan arren ezker muturreko mugimendu independentista zela esan daiteke.

Gaur egun ere argitaratzen den Har/Far aldizkaria plazaratzen zuten.

Sortzaileetarik gaur egun lanean diharduen bakarra Anaram Au Patac da, aldizkairia argitaratzen duena.

Anaram Au Patac mugimenduko talderik indartsuena zen, eta 1995ean sortutako Har aldizkaria mugimendu osoarena bilkatu zen Har/Far izen panokzitanoa hartuta.

CROCek nahikoa indarra izan zuen 1995 eta 2000 bitartean. Garai haietan politikan ihardun nahi zuten gazte okzitaniar nazionalista gehienak erakartzen zituen, alde tradizionalagoek (Partit Occitan, esaterako) ez baitzuten hainbesteko erakargarritasunik gazteentzat. Aurre egin ziezaiokeen beste talde bakarra Linha Imaginòt (independentziaren kontrakoa) zen. Dena den adin guztietako militanteak zeuden CRÒCen.

Okzitania mailako koordinazio arazoek 2000 urte hasieran taldearen desgituraketaren hasiera ekarri zuten, eta garai horretan Anaram Au Patac-ek taldea utzi zuen. Horrek CRÒCen ihardueraren gutxitzea eta taldearen desagerpen azkarra ekarri zituen.

2001 eta gero CRÒC hainbat eskualdetan berpizteko saiakerak izan dira. Gaur egun militante gehienak bestelako erakundetan daude, esaterako Anaram Au Patac, Iniciativa Per Occitània, Partit de la Nacion Occitana, Partit Occitan edota okzitaniar nazionalismoan, alderdi haien batasunarekin Libertat! alderdi politikoa sortu zen arte. Batzuk halaber, ezkerreko talde ez okzitanistetan sartu ziren.

Bizi laburreko erakundea izan arren, CRÒCek militante belaunaldi berria ekarri zuen, okzitaniar nazionalismoa gaztetu duena. Erakunde hau, Linha Imaginòt-ekin batera Robèrt Lafort-ek proposatutako okzitaniar nazionalismoaren barruan Temps Tres (Hiru Denbora) izan zen, Temps Un XIX mende amaieran izanda eta Temps Dos 1960-70 hamarkadetan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.