Oktonioi
Oktonioiak koaternioien orokortze ez elkarkorra da. Oktonioien taldea adierazteko 𝕆 hizkia erabiltzen da. Zenbaki horiek John T. Gravesek 1843an, eta Arthur Cayleyek, lehenengo aldiz 1845ean argitaratu zuena, bakoitzak bere aldetik aurkitu zituzten. Batzuetan, Cayleyen zenbakiak ere deitzen dituzte.
Zenbakiak matematikan |
---|
Zenbaki multzoak |
Zenbaki arruntak |
Konplexuen hedadurak |
Koaternioiak |
Bestelakoak |
Zenbaki kardinalak |
Zenbaki-sistemak |
Zenbaki-sistema hamartarra |
Oktonioiek zenbaki errealen gaineko aljebra 8-dimentsional bat osatzen dute eta zenbaki errealen zortzikote ordenatutzat har daitezke. Oktonioi bakoitzak ondoko oinarriaren konbinazio lineala da: 1, i 1 , i 2 , i 3 , i 4 , i 5 , i 6 , i 7 . Hau da:
Oktonioiak biderkatzeko taula hau erabiltzen da:
· | 1 | i 1 | i 2 | i 3 | i 4 | i 5 | i 6 | i 7 |
1 | 1 | i 1 | i 2 | i 3 | i 4 | i 5 | i 6 | i 7 |
i 1 | i 1 | -1 | i 4 | i 7 | -i 2 | i 6 | -i 5 | -i 3 |
i 2 | i 2 | -i 4 | -1 | i 5 | i 1 | -i 3 | i 7 | -i 6 |
i 3 | i 3 | -i 7 | -i 5 | -1 | i 6 | i 2 | -i 4 | i 1 |
i 4 | i 4 | i 2 | -i 1 | -i 6 | -1 | i 7 | i 3 | -i 5 |
i 5 | i 5 | -i 6 | i 3 | -i 2 | -i 7 | -1 | i 1 | i 4 |
i 6 | i 6 | i 5 | -i 7 | i 4 | -i 3 | -i 1 | -1 | i 2 |
i 7 | i 7 | i 3 | i 6 | -i 1 | i 5 | -i 4 | -i 2 | -1 |
Biderketa ez da trukakorra, ezta elkarkorra ere. Elkarkorra ez denez, Oktonioiek, koaternioiek ez bezala, ez dute onartzen matriz-adierazpenik.
Ikus, gainera
- Cayley-Dicksonen eraikuntza
- Koaternioiak
- Zenbaki hiperkonplexuak
- Zenbaki konplexuak
Erreferentziak
- Baez, John. (2002). «The Octonions» Bulletin of the American Mathematical Society 39: 145.–205. doi: . ISSN 0002-9904...