Okondo
Okondo[1] (gaztelaniaz Oquendo) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldeko kuadrillakoa. Sei herri edo auzo ditu: Irabaien, Villachica, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudibiarte.[5]
Okondo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aiaraldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Okondo | ||||||||||
Alkatea | Jon Escuza Del Campo (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01.409 | ||||||||||
INE kodea | 01042 | ||||||||||
Herritarra | okondar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°09′44″N 3°01′08″W | ||||||||||
Azalera | 29,90 km2 | ||||||||||
Garaiera | 300-929 metro | ||||||||||
Distantzia | 56 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.198 (2023) 11 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,04 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 19,19 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 22,51 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 42,11 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 84,71 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 9,83 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 9,84 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 26,4 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 10.91 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak |
Geografia
Udalerri mugakideak
Iparraldean Gueñes eta mendebaldean Gordexola udalerri bizkaitarrak eta hegoaldean Aiara eta ekialdean Laudio udalerri arabarrak mugakide ditu.
Auzoak
- Aretxaga
- Villachica
- Eskauriatza (herriburua)
- Irabien
- Jandiola
- Okondogoiena edo San Roman
- Okondoibarra
- Ugalde
- Zudubiarte.
Historia
Historiaurreko aztarnak topatu zituen Jose Miguel Barandiaranek herrian dagoen Mariazuloko koban, giza hezurrak hain zuzen ere.
Erdi Aroan, Okondo Aiarako Jaurerrian sartu zen 1020. urtean, eta 1521ean Bizkaiko jaurerriko foruei atxeki zitzaien, hurrengo ia 70 urteetan udalerri bizkaitarra izan zen. 1590ean, beraz, Aiaraldeko Batzarretara itzuli zen nolabaiteko autonomiaz, eta 1841ean udaletxe propioa lortu zuten, Aiaratik banatuta.
Demografia
Okondoko biztanleria |
---|
Politika
2011ko udal hauteskundeak
Okondoko udalbatza | ||||
Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[6] | ||
Bildu | ||||
Okondo Bai | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | ||||
Alderdi Popularra (PP) | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) |
Alkateak
Hauek izan dira Okondoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Abel Ibarguchi Arechaga[7][8] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Ulibarri Garrastachu[7][8] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Urruela Guerra[7][9] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Angel Alcalde Olano[7][10] | 1991 | 1992 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] | 1992 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna | |
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12][13] | 2003 | 2007 | Okondo Gallarraga[13] | |
Andres Alcalde Olano[7][10][11][12] | 2007 | 2009 b | Eusko Alkartasuna | |
Sergio Tato Eguren[7][11][12] | 2009 | 2011 | Eusko Alkartasuna | |
Sergio Tato Eguren[7][12] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Sergio Tato Eguren[7][14][15] | 2015 | 2019 | Okondo Aurrera[14][15] | |
Jon Escuza Del Campo[7][16][17] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Escuza Del Campo[18] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a 1992ko Azaroan zentsura-mozio batek Angel Alcalde Olano alkatetzatik bota zuten.
b 2009ko Urrian Andres Alcalde Olano Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Garraioa
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Ekonomia
Tradizioz, abeltzaintza eta nekazaritza izan dira udalerri honetako jarduera nagusiak, bai eta industria ere. Izan ere, XVII. mendearen amaieran irina egiteko bederatzi errota eta burdinola bat zeuden Okondon.
Urtero, martxoan, Baserri azoka egiten dute, Okondoko Udalak antolatua; eta, harekin batera, Enkarterriko billano txakurraren jardunaldia.[19]
Kultura
Jaiak
- Abuztuaren amaieran, San Bartolome jaiak ospatzen dituzte.
Ondasun nabarmenak
- Zurikaldai dorretxea eta jauregia
- Zudibiarte dorrea
- Aranbarri oinetxea
- Untzako Andra Mariren eliza
- San Bartolome, San Prudentzio, San Esteban eta Otaolako San Sebastianen baselizak.
Okondar ezagunak
- Jose Pablo de Ulibarri (1775-1847), hizkuntzalaria.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 57 or..
- 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/08/13an kontsultatua
- «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- «Okondo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- «Urruela, Juan» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Gaztelaniaz) «El odio quema Okondo» El Diario Vasco 2009-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde de Okondo deja el cargo y su partido aduciendo razones personales» El País 2009-10-27 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- (Gaztelaniaz) «Bildu mantiene la Alcaldía de Okondo y logra la de Ayala» El Correo 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Okondo: Zatiketa eta batuketen aritmetikaren emaitza aldakorra» Aiaraldea 2015-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- (Gaztelaniaz) «Sergio Tato aspirará a repetir alcaldía con Okondo Aurrera en las próximas municipales» Radio Llodio (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- (Gaztelaniaz) «Tato vuelve a encabezar la lista de Okondo Aurrera» Diario de Noticias de Álava 2019-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- (Gaztelaniaz) «La makila regresa 28 años después a manos jeltzales» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- (Gaztelaniaz) «El PNV de Okondo no desvela si habrá pactos tras su mayoría absoluta» El Correo 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- (Gaztelaniaz) «Okondo da la bienvenida a la primavera con su Baserri azoka» www.eitb.eus 2019-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Okondo "Auñamendi" entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Herriaz "Noticias de Alava" egunkariaren artikulu batean
- Okondoko toponimia Euskaltzaindiaren webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |