Oklahoma
Oklahoma Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokatua. Estatuko hiriburua eta hiri nagusia Oklahoma Hiria da. Guztira 3.5 milioi biztanle inguru ditu 181.196 kilometro karratuetan. Hogeitazortzigarren estatu populatuena da, eta hogeigarren zabalerari dagokionez. Izena okla eta humma (jende gorria) hitz choctaw indiarretatik datorkio. Lurralde Indiarratik osatuta, 1907ko azaroaren 16an AEBetako 46. estatu bihurtu zen.
Gas natural, petrolio eta janariaren ekoizle garrantzitsua, Oklahomako ekonomia hegazkin, energia, telekomunikazio eta teknologia industrietan dago oinarriturik. Herrialdeko azkarren hazi den ekonomietakoa du. Oklahoma Hiria eta Tulsako metropoli guneetan kokatzen dira industria gehienak, eta biztanleen %60 inguru hor bizi dira.
Mendi txikiak, larreak eta ekialdean basoak edukita, Oklahomako lurralde gehiena AEBetako Lautada Handietan sartzen da, eguraldi gogorreko zonaldea hain zuzen ere. Alemaniar, irlandar eta britainiar jatorriak dira ohikoenak, indiarrekin batera. Izan ere, 25 hizkuntza indiar baino gehiago mintzatzen dira estatu horretan, edozeinetan baino gehiago.
Historikoki, behizainen bideak hortik igaro dira, baita hegoaldean kokatu nahi zirenenak ere. Gainera, gobernuek estatu honetan ere kokatu dituzte indiarrak. Bibliaren Gerrikoan barnan, kristau ebanjelikoen sinesmen hedatuek AEBetako estaturik kontserbadoreenetakoa bihurtzen dute, nahiz eta bozketa erroldetan Alderdi Demokraten zerrenda handiagoa den.
Kanpo estekak
- Allen Williamson Bridge, Oklahoma
- Politician Gary Richardson, Oklahoma
- Representative Allen Williamson, Oklahoma
- Politician John Jarman, Oklahoma
- Senator James Allen Williamson, Oklahoma
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |