Okina

Okina Arabako herri txiki zaharra da, Bernedoko udalerriaren ipar-mendebaldean eta Trebiñuko mugan kokatutakoa.

Okina
 Euskal Herria
Okinaren ikuspegia udan.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Administrazioa
Posta kodea01194
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°45′45″N 2°35′14″W
Garaiera794 metro
Demografia
Biztanleria33 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)


Historia

XI. mendekoa da, 1025. urteko Donemiliagako goldekoa, Okinaren lehenengo aipamen idatzia (Oquina edo Oquia). 1961 arte Arluzea udalerriaren zati, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.

Ingurune naturala

Okinako haitzartea, Sasetarako bidean.

Ihuda ibaiak Okina zeharkatzen eta bertan ur-jauzia sortzen du. Gasteizko mendiak inguruan ditu herriak, eta Kapildui mendira igotzeko abiapuntua da.

Ondarea

Ama Birjinaren Asuntzioaren eliza Okinako parrokia da, osagai zaharrenak gotikoak dituena, eta aipatzekoa da 1914. urteko eskola halaber.

Bestela, herriko jai nagusia San Kristobal da, uztailaren 10ean.

Argazki galeria

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.