Okayamako gaztelua

Okayamako gaztelua (japonieraz: 備中松山城 Okayama-jō) Japoniako Okayama hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniarra da.

Okayamako gaztelua
Okayama-jō
岡山城
烏城
金烏城
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Okayama
Izendaturiko hiria Okayama
Japoniako auzoaKita-ku
ChōchōMarunouchi
Ur-masaAsahi River (en) Itzuli
Koordenatuak34°39′55″N 133°56′10″E
Map
Historia eta erabilera
Berreraikuntza1964 - 1966
Suntsiketa 1945eko ekainaren 29a
Arkitektura
Materiala(k)Hormigoi armatua
Ondarea
Irekiera egunakegunero
Webgune ofiziala

    Nahiko gertu dagoen Himeji gaztelua zuria da eta "lertxuntxoaren gaztelua" ezizena ematen zaio, Okayamakoa aldiz beltza da eta "belearen gaztelua" ezizenaz ezagutzen da.

    Historia

    Okayamako gazteluaren eraikuntza 1573an hasi zuen Ukita Naoiek, hiria bereganatu berritan, eta haren seme Ukita Hideiek bukatu zuen 1597an. Teila batzuk urrezkoak zituen eta "Urrezko belearen gaztelua" ezizena jaso zuen. 1600 urtean ordea Sekigaharako borroka galdu eta Tokugawatarren eskutan gelditu zen. Hauek Kobayakawa Hideaki-ri eman zioten gerra-sari gisa. Baina 1602an hau hil egin zen eta 1602an ordea hil egin zen eta Himejiko jauna zen Ikeda Tadatugu izendatu zuten Okayamako jaun. Ikedatarrek agindu zuten bertan Meiji berrezarkuntzan feudalismoa bukatu zen arte.

    Meiji enperadoreak samurai gazteluak abandonatuta uztea erabaki zuen eta gaztelua inguratzen zuten putzuak lurrez bete eta gaztelua bera hiriak inguratu eta irentsi zuen.

    1945eko hegazkin estatubatuarren bonbaketek suntsitu zutenez 1966an kopia zehatza berreraiki zen.

    Ondasun nabarmenak

    Sakontzeko, irakurri: «Kōraku-en»

    Gazteluaren erreplika zehatzaz gain Kōraku-en lorategiak dira aipagarriak, izan ere Japoniako hiru lorategi ederrak osatzen baitituzte Kairaku-en (Mito) eta Kenroku-en (Kanazawa) lorategiekin batera.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.