Okaran
Okarana edo arana Prunus subgenerokoa den aranondoaren fruitua da. Hazi bakarra du okela mamitsuarekin inguratua. Euskal Herrian uztailean batzen da gehien bat. Freskoa jan daiteke eta lehortua jateko ohitura ere dago.
- Artikulu hau fruituari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arana».
Hainbat mota eta kolore ezberdineko okaranak daude: horia, berdea, morea. Klaudia motakoa oso estimatua da.
Okarana laxantea da, sorbitol, isatina eta janari zuntzaren eraginez.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.