Oka ibaia (Errusia)

Oka (errusieraz Ока́) mendebaldeko Errusiako ibaia da, Volgaren eskuinaldeko adar luzeena, Oriol, Tula, Kaluga, Mosku, Riazan, Vladimir eta Nizhni Novgorod oblastak zeharkatzen dituena. 1.500 km luze da eta 245.000 km2ko arroa dauka[1]. Moskova ibaia da Okaren adar nagusia. Garrantzi handiko garraiobidea da[2].

Oka
Ока́ (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.500 km
Geografia
Map
Koordenatuak52°21′45″N 36°13′20″E
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Oriol oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera245.000 km²
Arro hidrografikoaVolga Basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.258 m³/s
Bokalea
()
Volga
Artikulu hau Errusiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oka (argipena)».

Izena

Oka izena ziur asko fino-ugrikoa izan daiteke, eslaviarren eskualdeko okupazioa baino zaharragoa; mextxeraz «ibaia» izan liteke, gertuko finlandieraz joki bezala.

Geografia

Oka ibaiak Errusiako erdialdeko goi-ordokian du iturria. Lehenik iparralderantz dabil eta ekialderantz gero. Nizhni Novgorod hirian Volgara isurtzen da. Ibaiadar nagusiak Ugra, Zhizdra, Upa, Protva, Nara, Mokxa, Pra, Osyotr, Pronya, Para, Moskova, Tioxa eta Klyazma dira.

Hiri nagusiak

Hidrometria

Oka ibaiaren emaria 1891-1985 bitartean neurtua izan da Gorbatoven (Volgara isuri baino 60 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 244.000 km² ditu, arro osoaren % 99,6. Urteko batez besteko emaria 1.258 m³/s da; emari handiena maiatzean du (4.557 m³/s) eta txikiena otsailean (496 m³/s).

Oka ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Gorbatoven neurtuak
Datuak: 1891 eta 1985 artean

Erreferentziak

  1. Oka River Global.britannica.com
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Oka ibaia Gorbatoven Rims.unh.edu

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.