Oka (Muxika)

Oka Muxika herriko auzoa da. 1879ra arte Gorozikako elizatearen parte zen[1],. Herri hartako auzoetan, Zugastieta eta Oka daude haran sakonean, Oka ibaiaren ondoan, iparralderago Oka.

Oka
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°15′44″N 2°41′07″W
Map
Demografia
Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oka (argipena)».

Auzo honek ematen dio izena Busturialdeko ibaia nagusiari, izatez Urdaibaiko arroa osatzen duen Oka ibaiari.

Ondarea

Bere ondare nagusia da Okako Torrea, errota eta burdinolaz inguratua. Kubo itxurako jauregi-gotorelku bat da, lau isuriko estalkiarekin eta hegal zabalarekin. Armarria ere badauka.

Diotenez, dorrearen lau horma nagusietako bat, lur azpian oso sakoneraino heltzen da, eta ezkutuko pasadizoa gordetzen du. Dorrearen ondoko baserrian Ertzilla errota zegoen lehenago, eta dirudienez, pasadizoak bertaraino gidatzen zituen dorreko bizilagunak[2].

Ertzilla errotatik eta dorretik behera, beste errota bat ere badago beheraxeago. Eta handik aurrera, ibaian behera eginez gero, hauek guztiak zeuden: Iberlatxu, Olatxu, Itza, Errota Barri, Olabe, Sarraka eta Erdiko Errota. 21. mendean, hiru edo lau baino ez dira geratzen.

Dorretxe honetako jabeei lotua zegoen Okan dagoen Edurretako Andra Mariaren baseliza ere[1].

Okako dorretxeko armarria.

Erreferentziak

  1. Muxika, Muxikako Udala. Auzoak: Oka. Muxikako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. Enbeita, Onintza. (2002-11-17). «Armarrien herrian, Muxikan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.