Oinetako

Oinetakoa oinak estaltzeko eta babesteko erabiltzen den edozein jantzi da;[1] adiera hertsian, zapataren baliokidea da, baina badaude beste hainbat forma: zapatila, sandalia, espartina, bota eta abar. Normalean oinetakoak janzteko galtzerdiak erabiltzen dira.

Oinetakoak

Oinetakoak egiteko honako prozedurak jarraitzen dituzte:

  1. Larruak edo materialak hautatzea.
  2. Mozketa.
  3. Larruak higatzea.
  4. Estaltzea.
  5. Zatiak muntatzea
  6. Ontziratzea.

Historia

Antzinako Egiptoko larruzko oinetakoak.

Oinetakoaren sorkuntza, asmakizun gehienak bezala, behar bati erantzuteko sortu zen. Oin biluzian ibiltzean zituzten deserosotasun eta arazoei aurre egiteko. Lehen oinetakoak, lastoz eta larruz eginak ziren eta poltsa baten egitura zuten, soka batzuetaz baliatzen zirenak oinari eusteko. Ingurune beroko gizakiak, "sandalia" itxurako lastozko egiturak sortu zituzten eta bestalde ingurune hotzeko biztanleak, larruzko oinetakoak[2][3].

Ondoren oinetakoak zerbait oinak babesteko eta inguruko klimara egokitzeko izatetik, estatus sozial baten erakusle bilakatu ziren, luxuzko osagaia izate-arte. Egipton ere apaizek oinetako bereziak eman behar zituzten baita faraoiek ere beraien estatusa erakusteko.

Mendeak igaro ala oinetakoen garapena ere nabari hobetu zen. Asiriarrek larruzko oinetako luze batzuk erabiltzen asi ziren, belaunetarainokoak zirenak eta burdinazko zorua zutenak. Oraindik eta Erdi Arora arte oinetakoek ikuspuntu militarrean izango dute beraien garrantzirik handiena, Greziarrak ere lanketa honetan artisau trebeak izanik. Oraingoan erabiltzen zituzten materialak ere konplexuagoak ziren haritz azal eta hainbat fruituz eginiko tinduak erabiliz apaintzeko, landuagoak ziren larruak olioztatuz malguagoak izateko.

Erdi aroan berriz burgesiaren eta luxuaren gorakada izango da garrantzitsuena. Militarki burdina, oihal eta sarez eginikoak ziren bitartean, burgesian takoi altuak erabiltzen asi ziren, berriro ere beraien handitasuna erakutsiz. Moda ezberdinak bultzatzea lortu zuten burgesiaren barruan eta herritarrek zaharkituriko oinetakoak edo oin hutsik diraun zuten.

Korporazio ezberdinak edo eta "gremio" ezberdinak beraien partaidetza erakusteko eraman izan zituzten oinetako berdinak. Adibide izanik Luis XIV.a Frantziakoak berak eta bere ingurukoak oinetako zoru gorriak bultzatu zituen, kolore garestiena zelako. Erdi Aroan ere etxe barrurako oinetakoak sortzen dira, izan ere oin hutsik egotea zen ohikoena.

Industrializazioaren ondoren oinetakoen merkatuak hobekuntza ekarri zituen, produkzioa hobetuz eta eskuragarriagoak izanik. Erabilitako materiala ere aldatzen joan zen gaur egun-arte.

Materialak

Oinetako bat egiteko erabiltzen diren materialak aldatzen joaten dira oinetako motaren eta erabileraren arabera. Hauek dira gaur egun gehien erabiltzen diren materialak:[4]

Kautxua

Gehienbat oinetakoen zolarako erabiltzen den materiala da. Kautxu mota ezberdin asko daude, eta mota bakoitzak propietate eta beraz gaitasun ezberdinak ditu: irristatzea, tortsioa, urratzea, pisua, dentsitatea edota trinkotzea. Beraz, kautxo mota ezberdinak elkar konbinatuz emaitza oso osoa lortu daiteke.

  • Neoprenoa: Kautxu zelularra da, zelula asko ditu material guztian zehar sakabanatuta. Zelula hauek ireki eta ixteko gaitasun handia dute eta asko erabiltzen da uretako oinetakoetan.

Plastikoa

Asko erabiltzen den materiala da, gainera hainbat ehun zein beste produktu lotzea eta oinetakoen parte izatea ahalbidetzen du.

  • Normala: Plastikoz osatua dagoen material lau guztia da, oso erabilgarria da eta itsatsiz, josturaz, soldaduraz edo moldaketaz lotu daiteke oinetakora.
  • Zelularra: Zelula asko ditu material guztian zehar sakabanatuta eta hauek erraz ireki edo itxi daitezke. Gehienetan larrua ordezkatzen duen materiala da. Larruaren imitazioa.

Larrua

Larrua animalia ezberdinetatik lortzen da: behietatik, ahuntzetatik, ardietatik, txerrietatik edota hainbat narrastitatik. Bestalde, txarola bernizarekin estalitako larrua da. Honek erabilera handia du oinetakoen munduan eta material hau ez da zertan laua izan beharrik. Materiala txarol gisa definitzeko ezin da 0,15 mm-tako lodierara heldu.

Ehundura materiala

Soilik oinetakoen estaldura egiteko erabiltzen da eta oso material laua eta malgua da. Gainera hainbat plastiko zatiz osatuta egon daiteke (zabaleraz 5mm baino gutxiagokoak).

Egurra

Soilik oin-zola osatzeko erabiltzen da, malgutasun urriko materiala delako eta era berean gogorra delako.[5]

Ekoizpena

Prozesua

Bi prozesu mota bereizten dira oinetakoen ekoizpenaren prozesuari buruz ari garenean: ekoizpen industriala eta artisaua. Garai batean, oinetakoak esku-hutsez egiten ziren eta nahiz eta erromatar garaian produkzioa nabarmen hazi, artean eskuz eginak izaten jarraitzen zuten.

Hala ere, bi prozesuetan egin beharreko urratsak oinarri-oinarrian berdinak dira:

  1. Oinetakoaren diseinua eta modelatzea
  2. Materialak aukeratzea eta eskalan jartzea.
  3. Mozketa. Larrua zein estalkia moztu behar dira.
  4. Larruaren sakabanatzea eta doblatzea. Honekin materialek erresistentzia handiagoa lortzen dute.
  5. Mihiztadura. Oinetakoa osatzen duten zati guztien bateratzea.
  6. Oin-zola itsastea.
  7. Akabera. Azkeneko ukituak egitea edo garbiketa.[6]

Ekoizpen industriala

Ekoizpen industrialean, pertsona eta makinan arteko lan kooperatibo bat izaten da. Normalean, pabiloi industrial batean eramaten da aurrera ekoizpena. Lehen esan bezala pertsona eta makinan artean egiten da lana, langileak josteko makina erabiltzen dute oinetakoaren oihala josteko, edo oinetakoa egiteko behar duten materiala mozteko, mozketa automatikoa egiten duen makina erabiltze dute.

Ekoizpen prozesu guztia makinak erabiliz egiten da. Bertan erabiltzen diren materialak erdi mailako kalitatekoak izaten dira kasu gehienetan, hori oinetakoaren markaren arabera aldatzen da. Erabiltzen diren materialak hurrengo hauek izango lirateke: oihala, plastikoa, silikona, azala, etab...

Artisau-ekoizpena

Artisau-ekoizpenean ez da inongo makina edo aparaturik erabiltzen, ekoizten den guztia eskuz izaten da. Kasu gehienetan, oinetakoa ekoizten ari den pertsonak duen garaje txiki batean egiten da prozesua gisa. Produkzio hau egiterako garaian erabiltzen den materiala naturala eta kalitate onekoa izaten da kasu gehienetan.

Munduko ekoizle handienak

Covid-19aren ondorioz, hainbat sektorek bezala oinetakoen sektoreak ez zuen ihes egin honek utzi zituen ondorioetatik. 2019arekin alderatuta 4000 milioi pare gutxiago produzitu ziren, hau da, %15,8ko beheraka bat izan zuen ekoizpenak. Pandemiak ez zuen oinetakoen munduan soilik eragin, beste edozein produkziotan ere eragin zuen.

Txinak bere fabrikazioa murriztu behar izan zuen eta 2000 milioi pare murriztera heldu zen, baina Pakistan eta Bangladesh izan ziren ordea oinetakoen ekoizpena handitzen saiatu zirenak, %0,4ra igoz haien ekoizpena. India ere larri ibili zen herrialde bat ere izan zen. Munduko 10 oinetakoen ekoizle handienen artean ez da Europako herrialderik aurkitzen. Italia da 13. postua hartzen duen Europako lehenengo herrialdea. Espainia aldiz, 17. postuan kokatzen da.

Zapatagintza Euskal Herrian

XVIII. mende bukaeran industrializazioaren gorakada nabarmena izan zen Euskal Herrian. Honekin batera, zapatagintza sortu zen. 1830. urtean, Hazparnen, Oihalgintza eta zurgintzarekin batera, zapatagintzak gorakada handia izan zuen. Hasieran herritar gutxi batzuk egiten zuten lan artisaua zena, industrializatzen hasi eta langile talde berriak sortzen hasi ziren, 1850. urtean hain zuzen ere 800 langile ari ziren zapatagintzan lanean Hazparnen.

Hau izan zen zapaten salmenta garatzen hasi zen lehen herria eta pixkanaka salmenta hori zabaltzen joan zen, XVIII. mendean ia Frantzia guztian zapatak salduz. Industria garatzen zihoanez, XIX. mendean lantegiak sortzen hasi ziren Hazparneko etxebizitzetan. Hasiera baten zapatagile bakoitzak zapata osoa egiten zuen baina pixkanaka kate lana egitera pasatu ziren, langile bakoitzari zeregin bat ezarriz. Lantegi hauen jabeak, Amespil familiakoak ziren, eta gehienbat hauek ziren negozio berri honen buru. Familia honek etengabe egiten zuen lan gerrarako zapatila onak sortuz eta beraien enpresa edo lantegia handituz. 1930. urtean 1000 pertsona baino gehiago ari ziren lantegietan lanean.

Esan bezala, zapatagile hauen helburu nagusienetariko bat, gerrako soldaduentzako zapatak egitea zen eta ondoren hauei sartzea. Gerra ostean, beraz krisi ekonomikoaz gain, zapatagintzan ere krisia hasi zen zapata industriak behera egin zuelako. Aldi berean, Hazparneko lantegietako zapatagileak grebak egiten hasi ziren soldata altuagoaren eta kondizio hobeen eske. Denboraren poderioz, lantegi batzuk ixten hasi ziren eta zapatagile asko desagertzen hasi ziren zapatagintza mundutik.

Motak

Zapatak

Zapata izena, Turkiako hizkeratik datorren "zabata" terminotik dator. [7] Zapataren oinarria, larruzko estruktura batean eta gomazko zapata-zola batean dago, haiek baitira zapata osatzen dutenak.

Lehenengo zapatak, "larru-poltzak" ziren gehienbat, eta arroketatik, harrietatik, uretatik eta hotzatik babesteko erabiltzen zituzten. Zapatak paleolito garaian erabiltzen hasi ziren, k.a. 12.000. urtetik k.a. 15.000. urtera, gutxi gorabehera. Eguraldi hotza zegoen lurraldeetan zapatak bota forma hartuz garatu ziren, baina, eguraldi epela edo beroa egiten zuen lurraldeetan, mokasin forma hartu zuten.

Industria garatuz joan zen, plastikoa, larrua eta kautxoarekin batera, eta horri esker, gaur egun edonork jantzita eramaten dituzten zapatak egin daitezke. [8]

Botak

Bota izena, frantsezko "botte" hitzatik dator. Boten estruktura, oina, orkatila, eta kasu askotan, hankaren zati bat estaltzeko da.

Bota moten arabera, takoi edo takoa izan dezakete. Badira ere, lanerako botak direnak, material fuerteekin osatuta daudenak, langileak minik ez hartzeko, eta kirol botak, gehienbat mendira igotzeko eta kirol mota espezifiko batzuk jokatzeko erabiltzen direnak. Honekin batera ere, bota ortopedikoak daude, oin arazoa zaintzeko tratamendu bezala erabiltzen direnak. [9]

Mendikoak

Mendiko botak hainbat motatakoak izan daitezke [10], material eta funtzioaren arabera. Bota hauek oin guztia estaltzen dute gutxienez, eta bide zailetatik babesten dute. Larruzkoak, plastikozkoak, iragazgaitzak, eta transpiragarriak daude, azkenengo hauek biak, Gore-Tex mintza bateri esker. Badaude beste mendi bota espezifikoak, mendi kirolaren araberakoak.

Kirolekoak

Kiroleko zapatilak, batez ere kirola edo ariketa fisikoa egiteko moldatuta dauden zapatilak dira. Hala ere, gaur egun, egunerokotasunean erabiltzen dira ere. Kiroleko zapatilen oinarria malgutasunean dago, gomarekin eta larru edo telakin osatua.

Uretakoak

Uretako zapatilak, batez ere, iragazgaitzak eta lokarri gabekoak dira, ura ez sartzeko. Zapatila hauek, gehienbat kautxoz eginak daude, baina badaude ere gomazkoak direnak.

Etxeko zapatilak

Etxeko zapatilak ezinbestekoak dira, kaleko zapatekin hainbeste denbora pasatu ondoren, oinei deskantsua emateko.[11] Hauek material ezberdinez eginda egon daitezke, adibidez, apar biskoelastikoz, gomaz eta feltroaz.

Sandaliak

Sandaliak bereziki eguraldi beroan erabiltzeko sortu ziren. [12] Sandaliak, oinetako mota irekiak dira, non oina arazorik gabe transpiratu dezake. Sandalia mota asko daude, baina gehienak larruz, gomaz edo kautxoz eginda daude.

Lokarridunak

Lokarriak material ezberdinekin eginak daude, baina zapatiletan, oina zapatilara ondo lotuta egoteko eginda daude. [13]

Belkrodunak

Belkrodun zapatilak, lokarriak ez daramaten olanazko zapatilak dira.[14] Belkrozko tira batzuk dituzte, lokarrien ordez, eta hauek ere, oinak zapatilei lotuta egoteko funtzioa dute.

Lokarririk gabeak

Lokarririk gabeko zapatilak, oina zapata barruan erreztasunez irristatu daiteken zapatak dira, oina zapatari lotuta ez baitago. [15]

Espartinak

Espartinak, telazko eta espartzuzko materialekin osatutako zapatila irekiak dira. Hala ere, badaude itxiagoak direnak.

Neurriak

XVIII.mendearen geroztik, berezko unitate bat erabiltzen da oinetakoen industrian: puntua. Eskualde bakoitzak neurri desberdinak zituen unitate honetarako, eta, beraz, Paris Point, Berlin Point, Vienako puntua aurki ditzakezu, maisu artisauak unitate horietan oinarritu ziren eremu zehatz horretako oinetakoak fabrikatzeko. Hala ere, oinetakoaren luzera zehazteko zenbakiek ez zuten garrantzi handirik izan XIX.mendearen amaierara arte, ekoizpen masiboa garatzen hasi zen arte.

Hiru zenbaki mota nagusi daude:

Europakoak

Napoleonen garaian (XIX. mendearen hasieran), Europa osoan zabaldu zen Parisko puntuaren erabilera, ⅔ cm-ren baliokidea, hau da, 6,667 mm. Neurri hau handiegia zenez, neurri erdiak sartu ziren: 40,5 zenbakia 27 cm-ren berdina da gutxi gorabehera.

Ingelesak

Ingalaterrako sistema Eduardo II.a Ingalaterrako erregearen aginduz ezarri zen. Hiru garagar aleek elkarrekin hazbete bat egiten zutela zehaztu zuen (1 hazbete = 2,54 cm) eta 12 hazbeteek oin bat (oin 1 = 30,48 cm). Ingelesezko zapata-unitatea garagar ale baten luzera berdina da, hau da, 1⁄3 hazbete edo 8,46 mm. Kasu honetan ere unitatea handiegia izan zen, beraz, zenbaki erdiak sartu ziren: 1/2 = 4,23 mm.

Ingelesezko zenbaketa-sistema heldu batentzako 22 cm inguruko luzerarekin hasten da (1 zenbakia, 33 frantsesaren baliokidea). Horri 22 cm edo 8,66 hazbete gehitzen zaizkio, zenbaki bakoitzeko 1⁄3 hazbete. 42 zenbaki frantsesa neurri metrikoen 28 zenbakiari eta ingelesezko numerazioko 8ari dagokio —22 cm + (8 × 0,846) = 28,77 cm—. Mutil helduen artean zenbakirik ohikoena 5.5 zenbakitik (39. zenbakia frantses sisteman) 11ra (46. zenbakia frantses sisteman) doa.

Amerikako Estatu Batuetakoak

Funtsean ingeleseko unitatea da. Honen aldea abiapuntuan dago. Amerikako sisteman, eskala 1,116 mm aurrera dago, beraz, ingeleseko sistemarekin alderatuta, zenbaki bakoitza apur bat lehenago hasten da.[16][17]

Kalitatea

Onak

Oinetako bat aukeratzean, erosotasunari eta kalitateari erreparatu behar zaie.

Zenbait elementu ere kontuan hartu behar dira. Batetik, larrua, material honek oina transpirarazten du eta gutxiago tolesten da, azken honekin marka eta zimur gutxiago utziko ditu.

Bestetik, zolak lodia eta malgua izan behar du, baketazkoa edo larruzkoa, pausoak ematea eta oina tolestea errazagoa izan dadin, eta eskuz josi bada, kalikate hobekoa izango da.

Azkenik, oinetako pieza-kopurua, zenbat eta pieza gutxiago erabili oinetakoa egiteko orduan eta kalitate handiagokoa izango da.

Txarrak

Kalitate txarreko oinetakoak erraz hausten direnak dira, gehienbat azal sintetikokoak edo plastikozkoak. Hauek ez dute oina transpiratzen uzten, hau da, ez dio oinari arnasa hartzen uzten, oinak izerditzen dute eta usain txarrak areagotzen dira.

Mota honetako oinetakoek barne-josturengatik marruskadurak eragiten dituzte. Normalean zurrunak izaten dira, erosotasun handiagoa lortzeko leunak eta malguak izan beharko luketenean.

Oinetako horiek ez diote orpoari eusten, eta izerdiarengatik oina irristatzea eragin dezakete.

Ertainak

Kalitate ertaineko oinetakoak onak eta txarren tartekoak dira, hau da, bien ezaugarriak bateratuta. Kalitate oneko materiala erabili dezake baina eskulanaren gastuak murrizten. Eskuz egin beharrean, seriean egiten da makinekin.

Urtaroaren arabera

Zein oinetako janztea erabakitzerako orduan, kontuan hartu behar dugun gauzetako bat, urtaroa izaten da. Zapata batzuk, urte osoan erabiltzen dira, Oxford edo kirol-oinetako motakoak adibidez. Baina guztiek , kolore, diseinu eta patroi desberdinak dituzte eta klimagatik ,bereziki, ez ditugu denak urtaro guztietan erabiltzen.

Neguko oinetakoak[18]

Neguko klima,normalean, hotza eta euritsua izaten da ,horregatik, urtaro honetan erabiltzen diren oinetakoak,ehundura lodiagoa izaten dute eta uretarako izaten dira.Adibide batzuk,larruzko oinetakoak, Neguko botak edo Trekking oinetakoak izan daitezke.

Udako oinetakoak[19]

Udako klima beroa izaten da eta normalean, hankak gustura edukitzeko, oinetako erosoagoak eta irekiagoak erabiltzen dira .Urtaro honetako oinetako erabilienak ,Sandaliak, Takoiak edo txankletak izaten dira.

Udaberri-udazkeneko oinetakoak[20]

Udaberri-udazken urtaroetan,normalean,tenperatura igotzen hasten da, baina euria oraindik dago nabarmen.Horregatik, oinetako erosoagoak erabiltzen dira, baina euria kontuan hartzen.Oinetako erabilienak, kirol oinetakoak edo bota batzuk izaten dira.

Norentzako

Gizonezkoenak

Gizonezkoen oinak zabalagoak dira emakumeenak baino, baita nahiko zurrunagoak ere.[21][22] Gainera, pisua gehiago jasan behar dute normalean.

Hori guztia orekatzeko, gizonezkoen oinetakoak (batez ere kiroletakoak) zola zabalago dituzte, baita pausuak leuntzeko material gehiago. Ondorioz, oinetako hauek handiak, astunak eta zurrunak izateko joera dute.

Emakumeenak

Kasu honetan, ordea, oinetakoak ez dute hainbeste pisu jasan behar.[21][22] Emakumeen oinak malguagoak dira, zabalagoak atzamarren inguruan baina orkatila estuagoekin. Bestalde, aldakak zabalagoak direnez, ibiltzean pisua banatzeko modua ezberdina da, orkatilaren barruko partean bilduz.[23]

Beraz, emakumeen oinetakoak arinagoak eta malguagoak, dira, eta oinari egokitzeko diseinatuta daude.

Umeenak

Pertsona baten lehen urteetan, sexua ez du eragin handirik oinetakoetan. Orokorrean, umeen zapatak malguak eta zabalak dira, oinak aske mugitzeko eta giharrak era orekatuan hazteko.[24] Profesionalek zapata hauek guztiz zapalak izatea gomendatzen dute ere, umearengan deformazioak ez sortzeko.[25]

Unisex

Kontzeptu moderno bat da. Normalean, gizonezkoen eta emakumeen ezaugarriak biltzen dituzte, zapata eroso eta moldakorrak sortzen.[26] Kasu batzuetan, gizonezkoen diseinuak hartzen dira eta neurri txikietara egokitzen dira. [27]

Markak

Nike-en logoa

Nike

Enpresa estatubatuarra den Nike Inc. markak kirolerako beharrezkoak diren materialak, jantziak eta oinetakoak produzitzen ditu. Material aldetik kirol mundua gehien hornitzen duen enpresa da, Adidas markarekin batera. [28] Nike enpresa 1964an Blue Ribbon Sports (BRS) izenarekin sortu zen Phil Knight-en eta William Jay Bowerman-en eskutik. Lehen oinetakoak atletismoko pista baten korrika egiteko erabili zituen Phil Knight-ek. [29]

Adidas zapatilak

Adidas

Adidas enpresa 1949an sortu zen Dassler anaien arteko eztabaidaren ondorioz. Adidasen lehen zapatilak Adidas Ass izenekoak izan ziren eta esan daiteke Ass zapatilak lehen esprint zapatilak izan zirela. Adidasek abiadura-lasterkariek erabiltzen zituzten oinetakoen oinarriak ezarri zituen eta kirol oinetakoak egiteari ekin zioten hainbat enpresentzako erreferente garrantzitsua izan zen. [30]

Salomon

Salomon Francoise Salomonen eskutik sortu zen 1947an Frantzian. Hasiera batean Salomon enpresak eskiatzeko eskien parte batzuk egiten zituen bere tailerrean emaztearen eta semearen laguntzarekin. Gaur egun ordea Salomon markak mendiko zapatilak, eskaladarako zapatilak, eskiatzeko botak... egiten ditu. [31][32]

Under Armour

Under Armour marka Kevin Plank estatubatuarraren eskutik sortu zen 1996an. Kirolerako arropa, zapatilak eta materiala produzitzen dute. Marka hau besteak bezain ezaguna ez baldin bada ere kalitatezko materiala eskaintzen du.

Gucci

Gucci

Gucci, Guccio Guccik (1881-1953) sortu zuen marka italiano bat da . Luxuzko arropa, oinetakoak, boltsak, bitxiak eta lurrinak lantzen dira bertan. 1920an ezarri zuen Florentzian lehen denda, bertan eskuz egindako larruzko artikuluak salduz. 1953an Guccio Gucci hil ostean bere hiru semeek jarraitu zuten aitak utzitako negozioarekin.[33]

Converse

Marquis Mills Conversek sortu zuen 1908an. Converse enpresa gomazko zapatilak egiten hasi zen eta 1915an egin zituen lehen kirol zapatilak. Charles “Chuck” Taylor saskibaloi jokalaria, Converse enpresan lanean hasi zen eta zapatilak sustatu zituen Estatu Batuetan. Zapatilen diseinua hobetu zuten eta Chuck Taylor All Star zapatilak merkaturatu ziren 1950ean. [34]

Erreferentziak

  1. «oinetako» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. .
  2. (Gaztelaniaz) «La gran historia del calzado en la humanidad, desde sus orígenes» Tour Historia 2019-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. .
  4. «Materiales comunes empleados para fabricar calzado - Formación gestión aduanera» www.ispaf.institute (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. (Gaztelaniaz) Pacheco-Blanco, Bélgica; Collado-Ruiz, Daniel; Capuz-Rizo, Salvador. (2015-02). «Identificación de etapas y materiales de mayor impacto en el ciclo de vida del calzado» DYNA 82 (189): 134–141.  doi:10.15446/dyna.v82n189.42575. ISSN 0012-7353. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  6. Ruiz Torrecillas, Elena. (2015-2016). LA FABRICACIÓN DE CALZADO EN ESPAÑA. UNIVERSIDAD MIGUEL HERNÁNDEZ FACULTAD DE CIENCIAS SOCIALES Y JURIDICAS DE ELCHE.
  7. (Gaztelaniaz) «Definición de zapato — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  8. (Gaztelaniaz) Romero, Regina. «Breve Historia del Calzado.» Regina Romero (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  9. (Gaztelaniaz) «Definición de bota — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  10. «Bota de montaña | Montipedia» www.montipedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  11. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Óscar. (2022-02-24). «Las zapatillas de casa para mujer más vendidas en Amazon» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  12. (Gaztelaniaz) «Sandalia» Definición ABC (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  13. (Gaztelaniaz) «Definición de cordón — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  14. (Gaztelaniaz) por. (2021-06-02). ¿Qué son las zapatillas de velcro? - Spiegato. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  15. (Gaztelaniaz) por. (2021-06-01). ¿Qué es un zapato sin cordones? - Spiegato. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  16. (Gaztelaniaz) «Tallas en el calzado y su variación a nivel mundial.» La horma de tu negocio 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  17. «Como nació el tallaje del calzado» www.milpies.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  18. (Gaztelaniaz) «Calzado de invierno. 5 claves para elegir los zapatos correctos frente al frío» Podoactiva. Líderes en Podología 2022-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  19. hacerfamilia.com. (2021-07-14). «¿Qué calzado es el más adecuado para el verano?» www.hacerfamilia.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  20. (Gaztelaniaz) «Calzado de primavera. 5 claves para elegir los zapatos correctos para esta estación» Podoactiva. Líderes en Podología 2022-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  21. (Gaztelaniaz) Martí, Por Rosa. (2020-03-21). «¿Por qué las zapatillas de running son distintas si eres hombre o mujer?» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  22. (Gaztelaniaz) «¿Por qué tiene que ser diferente el calzado de seguridad de mujer? -» MENDI (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  23. (Gaztelaniaz) «ReSport Clinic | Qué es el ángulo Q y cómo se mide» Resport Clinic 2020-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  24. (Gaztelaniaz) «El calzado del niño - Traumatología Infantil» www.traumatologiainfantil.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  25. (Gaztelaniaz) admin. «Características que deben tener los zapatos para niños» ICOPCV (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  26. (Ingelesez) All About Unisex Shoes in 2021 | Wearing Habits. 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  27. How does unisex sizing work?. .
  28. (Gaztelaniaz) «El deporte, los artículos deportivos y la industria del deporte» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  29. (Ingelesez) Meyer, Jack. «History of Nike: Timeline and Facts» TheStreet (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  30. (Gaztelaniaz) Negres, Escrito por Cordons. Las primeras sprint shoes de Adidas: Adidas Ass (1949) - Cordons Negres. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  31. (Ingelesez) Skiing. 1968-11 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  32. (Ingelesez) Association, International Skiing History. (2010-12). Skiing Heritage Journal. International Skiing History Association (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  33. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «La historia de Gucci - elEconomista.es» www.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  34. (Gaztelaniaz) «Historia de las zapatillas Converse All Star. Historia de los zapatos.» Reinventando el Calzado 2019-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.