Oinatz Bengoetxea
Oinatz Bengoetxea Berasategi, pilota arloan Bengoetxea VI.a deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1984ko abuztuaren 28a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Baiko Pilota enpresarekin. Enpresak emandako datuen arabera, 1,77 metro luze da, eta 75 kilo pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida 2002ko urriaren 5ean jokatu zuen, 18 urte besterik ez zuela, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hiru txapelketa nagusiak irabaziak ditu: bi aldiz buruz burukoa, 2008an (Abel Barriolari 22-11 irabazita) eta 2017an (Iker Irribarriari 22-18 irabazita); eta aldi banatan binakakoa, 2015ean (Untoria atzelaria lagun)[1]; eta lau eta erdikoa, 2016an (Jokin Altuna 22-21 mendean hartuta).
Oinatz Bengoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1984ko abuztuaren 28a (39 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | esku huskako pilotaria eta futbolaria |
Pilota | |
Enpresa | Baiko Pilota |
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 1,77 metro |
Bengoetxearen jokoak abiadura du ezaugarri nagusi: guztiz pilotari bizia da, bere zango lasterrei esker ezinezkoak diruditen pilotetara iristen da. Joko molde alaia du, jokaldi ikusgarriak egiten ditu, pilotari abiadura handia ematen dio eta errematearen bila joan ohi da. Defentsan ere ikusgarria da oso, bizi-bizia, ez du pilotarik galdutzat ematen.[2] Eskuina du esku onena, baina ederki darabil ezkerra ere.
Kirol lorpenak
- Buruz buruko txapelduna (2):
- Binakako txapelduna (1): 2015
- Txapeldunordea: 2005 eta 2017an.
- Lau eta erdiko txapelduna (1): 2016an.
- Txapeldunordea: 2012
- Gabonetako torneoko txapelduna: 2005
- Nafarroako lau eta erdiko txapelduna: 2011, 2012
Txapelketa nagusietako finalak
- Buruz buru
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Puntuazioa | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2008 | Bengoetxea VI.a | Barriola | 22-17 | Atano III.a |
2017 | Bengoetxea VI.a | Irribarria | 22-18 | Bizkaia |
- Binaka
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Puntuazioa | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2005 | Martinez de Irujo – Goñi III.a | Bengoetxea VI.a - Beloki | 22-12 | Atano III.a |
2015 | Bengoetxea VI.a - Untoria | Berasaluze VIII.a – Zubieta | 22-7 | Bizkaia |
2017 | Irribarria – Rezusta | Bengoetxea VI.a - Larunbe | 22-14 | Bizkaia |
- Lau eta erdikoa
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Puntuazioa | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2012 | Olaizola II.a | Bengoetxea VI.a | 22-09 | Ogeta |
2016 | Bengoetxea VI.a | Altuna III.a | 22-21 | Ogeta |
Erreferentziak
- «Bengoetxea VI.arentzat eta Untoriarentzat, binakako txapela», Berria, 2015-04-26.
- (Gaztelaniaz) «Bengoetxea VI, la velocidad», 21iguales.com, 2014-11-20.
Kanpo estekak
- Sustrai Colina: «Oinatz Bengoetxea: “Aurtengoa niretzat ere sorpresa izan da”», Argia, 2008-09-21.