Oin (unitatea)
Oina giza oin baten luzerari dagokion luzera-unitatea da, hau da, hogeita hamar zentimetro baino gehixeago.
Oin (unitatea) | |
---|---|
Azpiklasea | Russian system of units (en) eta imperial system of units (en) |
Neurtzen du | longitudea |
SI sistemarako konbertsioa | 0,3048 m eta 0,3048 m |
Unitate estandarretan | 12 in, 0,00018939 mi, 30,48 cm, 304,8 mm, 0,333333 yd, 0 pc, 0 ly, 3,048 dm, 0,0001644737 UK nmi, 0,0015151 fur, 0,015151 ch, 0 US lea, 0 nl, 0 UK lg, 0 UK nl, 1 ft eta 12 in |
Honen izena darama | Oin |
Ikurra | ft, ফুট, futoj, پا, pieds, pés, láb, piedi, стапки, അടി, stóp, pés, fot, футів, 英尺, фут, picioare, قدم, pie eta фт |
Oin erromatarra edo pes monetalis
Oin erromatarra neurri erromatarreko unitate zahar bat da, 0,296 m[1].
Hainbat garaitako testu arauemaile eta tekniko ugaritan aipatzen da, hala nola XII. Tauletan (K.a. 450) (Cornell 1999, 318 eta hur.), Augusto eta Neronen hirigintza arauetan (K. o. I.), Trajano (K. o. II), Zenonen Konstituzioan (erromatar hirigintza-zuzenbideko arau garrantzitsuena), Vitruvio eta Plinio Zaharraren idazkietan, etab.
Eredu ofiziala edo patroia Erromako Juno Moneta tenpluan gordetako pes monetalis zen. Haren neurria Herkulanon aurkitutako brontzezko eta hezurrezko erregeletan egiazta daiteke[2][3], Ostiako portuan aurkitutako ontzigile baten hileta-estelan[4], eta Leptis Magna hiri libiarreko merkatuan aurkitutako taula batean, non I. mendean indarrean zeuden luzera-neurriak agertzen diren.
Marko Aurelioren zutabeak ehun oin ditu, oinaren neurriaren arabera 29,617 m-ko alduera duela esaten da.
Oin karolingiarra edo pes drusicus
Erromatar Inperioko probintzietan pes drusicus izeneko neurria erabiltzen zen, Neron Klaudio Drusoren oinaren neurria, 0,334 m. Drusoren aurretik ere ezaguna zen neurria[5].
Euskal Herrian
"Garai artan, neurriak izaten zituzten kana, oiña, ontzia ta liñera. Kana izaten da larogei ta lau zentimetro bi milimetro gutxiago, ta ogei ta amasei ontza. Oiñak dauzka amabi ontza ta ogei ta zortzi zentimetro bi milimetro gutxiago. Ontzak, amabi liñera ta bi zentimetro t'erdi milimetro bat gutxiago. Auek dira euskal errietako lengo neurri zarrak.", Arrizabalo, Jose Manuel[6]
Nazioarteko Unitate Sistema
XIX. mendera arte, herrialde bakoitzak, bai eta eskualde bakoitzak ere, unitate-sistema propioa zuen; askotan, izendapen berak, leku batean edo bestean, balio desberdinari egiten zion erreferentzia. Neurri Unibertsal baten beharra ikusi zen eta hainbat estatu partaideen ordezkariak Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean bildu izan dira azken mendeetan zehar, neurri hauen inguruko erabakiak hartzeko eta arauak finkatzeko. Gaur egun munduan zehar gehien erabiltzen den unitate-sistema Nazioarteko Unitate Sistema (SI sistema) da.
Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak ez du arrazoirik ikusten oina erabiltzen jarraitzeko lan zientifiko eta tekniko modernoetan[7].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Puig y Larraz, Gabriel. (1898). Valor métrico de la milla romana. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- Vázquez Queipo, Vicente (1859), Ensayo sobre el sistema métrico y monetario, 33. or.
- Paul de Gondi Retz. (1903). Mémoires. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- Adam, J.P. (1989) L’ arte di costruire dei Romani: Materiali e tecniche [The Romans Art of Building: Materials and Techniques]. Longanesi, Milano.
- (Ingelesez) Dilke, O. A.; Dilke, Oswald Ashton Wentworth. (1987-01-01). Mathematics and Measurement. University of California Press ISBN 978-0-520-06072-2. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- Arrizabalo, Jose Manuel eta Zavala, Antonio (1979), Baso-mutillak, Auspoa, 39. or.
- (Frantsesez)(Ingelesez) Le Système international d’unités. Bureau international des poids et mesures, 146 or. ISBN 978-92-822-2272-0..
Kanpo estekak