Oihuka

Oihuka euskal diskoetxea da. 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zuen Marino Goñik, baina gaur egungo zuzendaria Ritxi Aizpuru da.

Oihuka
Jatorriko enpresa Soñua
Sortze urtea 1987
Sortzailea(k) Marino Goñi
Egoera Aktiboa
Generoa(k) rock, punk, reggae, heavy, pop eta dance
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Iruñea, Nafarroa
Webgune ofiziala www.oihuka.com

Historia

1987an Soñua diskoetxea, Marino Goñik sortua ere, Oihuka izatera pasa zen. Musika estilo ugari biltzen ditu diskoetxearen taldeak, hala nola, rock, punk, reggae, heavy, pop eta dance-a. Musika taldeen gehiengoa Euskal Herrikoak dira.

Elkar diskoetxearen babesean sortu zen Oihuka zigilua eta Soñua bertan behera gelditu zen, arazo ekonomikoak tartean zirela. Soñuaren jarraipena izan zen Oihuka, eta haren katalogoko talde gehienek diskoetxe berriarekin argitaratu zituzten hurrengo lanak. Euskal rockaren erreferentzia nagusia izan zen 80ko hamarkadaren azken urteetan, eta Kortatu, Hertzainak, La Polla Records, Jotakie, Cicatriz, Baldin Bada, Tijuana in Blue, Potato, Delirium Tremens, Eskorbuto, MCD eta beste hainbat talderen lanak argitaratu zituen. Tarteka, Rock Radical Vasco mugimenduarekin lotzen ez ziren taldeenak ere kaleratu zituen: Los Bichos, Ancha es Castilla, Tahures Zurdos...

Negu Gorriak taldearen estreinako disko arrakastatsua kaleratu ondoren, Marino Goñik utzi egin zuen Oihuka, eta Gor sortu zuen, 1991n. Ritxi Aizpuru kazetariak hartu zuen diskoetxearen ardura, eta 2007. urtera arte aritu zen zeregin horretan. 90eko hamarkadarekin, aldaketa garaia heldu zen euskal rockaren eremura, eta beste joera batzuk hedatzen hasi ziren talde gazteen artean. Aldaketa horren lekuko da Oihukak geroztik gaur egun arte osatu duen disko bilduma oparoa (berrehundik gora disko guztira), euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez abesturiko kantuz osatua, eta estilo askotarikoa: reggaea (Trepi eta Arawak, Potato...), heavya (Ehun Kilo, Latzen, Idi Bihotz...), rocka (Gatibu, Zea Mays, Sen, Kauta, Potemkin, Atom Rhumba...), pop-rocka (Sasoi Ilunak, Labrit, Etxe, Asier Serrano...), technoa (DJ Axular), bluesa (Lau Behi), rock industriala (Bad F-Line)...

Oihukaren musika tadeak

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.