Oihaneder Euskararen Etxea

Oihaneder Euskararen Etxea Gasteizen (Araba) euskararen alde jarduerak bultzatzeko gune bat da. 2014ko urriaren 17an ireki zuten. Etorkizunean egin nahi duten Kafe Antzokiaren lehen fasea da proiektu hori.[1] Euskara ardatz, euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleiho izateko bokazioarekin jaio zen. Euskal eragile, euskaltzale, kulturagile eta kulturazaleen etxea izan nahi du. Erreferentziazko topagunea, sorgunea eta formaziorako gunea.

Oihaneder jauregia, Oihaneder Euskararen Etxearen egoitza (Frai Zacarias Martinez kalea, 2. 01001 Gasteiz).

Euskararentzako arnasgune berri bat da. Euskaratik abiatuta gainontzeko hizkuntza eta kulturei ateak parez-pare zabaldu nahi dizkie.

Hamar urtez luzatu ziren Udaletxeko eztabaidak proiektua onartu zuten arte;[1] 2014ko urriaren 17an abiatu zen egitasmoa.

Egun Euskararen Etxea Gasteizko Montehermoso jauregian kokatuta dago eta proiektuari osotasuna emango dion Kafe Antzokiaren kokapena eta kudeaketa planaren eztabaida mahai gainean dago.

Lazarraga Kultur Elkartea[2] arduratzen da Oihanederren kudeaketaz, eta eragileekin elkarlanean dihardu.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Nerea Ibarzabal, «Euskarak badu etxea Gasteizen: Oihaneder», Argia, 2014-10-17, CC-BY-SA lizentzia
  2. Lazarraga Kultur Elkartearen webgunea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.