Oihane Unzalu
Ohiane Unzalu Aldekoa (Amaitermin, Abadiño, Bizkaia, 1987ko maiatzaren 7a) bizkaitar nutrizionista, kirol monitorea eta lasterkaria da.
Oihane Unzalu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amaitermin, 1987ko maiatzaren 7a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nutrizionista eta lasterkaria |
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatua da eta Athletic Cluben egin zituen praktikak. Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta praktikak Fagor Hometek-en egin zituen. Kirol monitore eta Hobetuz bidezko ATR entrenamendu sistemei buruzko ikastaroa egin zuen, praktikaldia Durangoko Zirkin gimnasioan eginda. Kirol-nutrizioari buruzko ikastaroa egin zuen Elikaesport-en.
Diziplina anitzeko monitore ari da Zirkin gimnasioan: spinning, pilates, makinak, stretching, intentsitate handiko entrenamendua, TRX… Gainera 2013tik Zirkin Dietetika eta Nutrizio Zerbitzuan dihardu, nutrizio hezkuntza, dietetika, dietoterapia eta kirol nutrizioa barne. Bestalde hainbat kirol egiten ditu: mendi-ibiliak, running-a, trail-running-a zein txirrindularitza.
Lasterkari ibilbidea
2019ko abenduaren 8an II. Berrea Trail Race, Teruel probintziako Orihuela del Tremedal herrian antolatu ziren 3 proba ezberdin, Albarracín mendilerro elurtuaren inguruan. 23K proban parte hartu zuen independiente gisa eta lehena izan zen heltzen 2:29:45 denboraz. Ana Benito (Tortuga Algemesí) bigarrenak 2:30:56 eta Mª Ángeles Aguilar (Tripuzol) hirugarrenak 2:35:04 denbora behar izan zuten.[1]
2020an Kantabriako Marcha del Norte proba irabazi zuen. Lasterketaren 25 kilometroak egiteko 2:21:59 denbora behar izan zuen durangaldeko korrikalariak. Bigarren sailkatuak, Nuria Perezek, 9:35 gehiago behar izan zuen. Ana Pilar Cayo heldu zen hirugarren.[2]
2021eko azaroan Behobia- Donostia lasterketan 12. postuan heldu zen 1:20:54 denboran.[3]
2022ko urtarrilean Kantabriako VI. Trail Costa Ribamontán al Marren nesketan, Oihane Unzalu bizkaitarra izan zen irabazlea. Abadiñoko atletak (2:22:53) ia bost minutuan (2:27:47) gainditu zuen Lydia Macho (Atletismo Valles Pasiegos), eta Traileko Kantabriako II. Zirkuituko burua. Podiumeko hirugarren postua Verónica Tabaresentzat izan zen (2:29:03).[4]
2023ko ekainaren 24an Euskal Herriko Kopako seigarren proban lehiatu zen X. Amurrio Trail lasterketaren barruan. 31 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positiboa zuen proba Amurrio Trail Taldeak eta EMFk antolatut zuten. Emakumezkoetan Oihana Zubillaga, Maud Combarieu eta Ohiana Unzalu heldu ziren hurrenez huren.[5]
2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketan parte hartuzuen. Egun sargori, heze eta beroan, Atxondoko plazatik irtenda, 21 km.eta 1700 metroko desnibel positiboko ibilbidean 3. postua lortu zuen. Podiumera igo zen zen Lide Urrestarazu eta Garazi Sampedrorekin batera.[6][7]
2023ko urriaren 24an Azkainen ospatu zen Skyrhune proba, Euskal Herriko Kopako 8. proba eta azkena izan zen. Emakumezkoen maila absolutuan Blandine L 'Hirondel izan zen proba horretako txapelduna 2:10:39ko denborarekin eta podiumetik gertu izan zen Maud Combarieu 2:28:37ko denborarekin. Unzalu hogeita hirugarren amaitu zuen. Euskal Herriko Kopako azken proba horren ondoren, sailkapen nagusian Oihana Zubillaga (444 puntu) izan zen txapelduna eta Oihane Unzalu (409 puntu) azpitxapelduna. Podiumean hirugarrena Combarieu (391 puntu) izan zen.[8]
2023ko urriaren 8an Aramotz mendi lasterketaren hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen 28 kilometroko proba luzean. Alluitz mendi taldeko Oihana Azkorbebeitia txapeldunaren denbora (3.34.39 ) izan da, bigarrena Artarrai taldeko Lorea Totorica sailkatu da bigarren (3.56.51), eta hirugarrena Gaikar taldeko Oihane Unzalu abadiñarra (3.58.32).[9]
2023ko azaroaren 19an Lemoatx Trail mendi lasterketan bigarrena izan zen 2.58.55 denboraz. Oihana Azkorbebeitia (2.33.39) izan zen txapelduna eta Zuriñe Frutos hirugarrena (2.58.55).[10]
Palmaresa
- 2019ko abenduaren 8an Granadako II. Berrea Trail Race proban 1. postua, Txapelduna.[1]
- 2022ko urtarrilean VI. Trail Costa Ribamontán al Marren 1. postua, Txapelduna izan zen.[4]
- 2020an Kantabriako Marcha del Norte proban 1. postua, Txapelduna.[2]
- 2021eko azaroan Behobi- Donostua proban 12. postuan iritsi zen.[3]
- 2023ko maiatzaren 7an Kanpezu-Ioar lasterketan (Kanpezun) 3.postua.
- 2023ko ekainaren 24an X. Amurrio 3. postua.[5]
- 2023ko uztailaren 22an Baztandarrak Trail.en (Bidarrain) 1. postua, Txapelduna.
- 2023ko abuztuaren12an Trail da Raia Ultra-Maratoian( Aldeia do Obispo, Portugal) 1. postua, Txapelduna.
- 2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketan 3. postua.[6]
- 2023ko urriaren 24an Azkainen ospatu zen Skyrhune proban 23. postuan amaitu zuen.[8]
- 2023ko Euskal Herriko kopan 2. postua, Txapeldunordea.[8]
- 2023ko urriaren 8an Aramotz mendi lasterketako 28 kilometroko proba luzean 3. postua [11]
- 2023ko urriaren 19an Lemoatx Trail 24 kilometroko mendi lasterketa 2. postua
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Redacción. (2021-04-10CEST12:50:51+02:00). «Barea y Unzalu dominan sobre la nieve de Orihuela en la Berrea Trail Race» DIARIO DE TERUEL, el periódico de la provincia (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- «Oihane Unzaluk irabazi du Kantabrian jokatutako Marcha del Norte proba - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- «Behobia-Donostia: Durangaldeko korrikalari eta patinatzaileen sailkapenak - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- (Gaztelaniaz) «Atletismo en Cantabria. Fotografias y reportajes de carreras. - VI Trail Costa Ribamontán al Mar» Atletismo en Cantabria. Fotografias y reportajes de carreras. (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- «Oihane Unzalu berriztarra podiumera igo da Amurrio Trail lasterketan - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- «Gontzal Murgoitio eta Lide Urrestarazu nagusi Sorginen Lasterketan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
- (Gaztelaniaz) «Gontzal Murgoitio repite triunfo en la Sorginen Lasterketa» durangon.com 2023-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- «Oihane Unzalu berriztarrak bigarren tokian amaitu du Mendi Lasterketen 2023 Lineako Euskal Herriko Kopa - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
- «Oihana Azkorbebeitiak eta Oier Kareagak irabazi dute Aramotz mendi lasterketa - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- «Oihana Azkorbebeitiak denboraldiko hamabigarren garaipena, Lemoatx Trail mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- «Oihana Azkorbebeitiak eta Oier Kareagak irabazi dute Aramotz mendi lasterketa - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).