Oihane Amantegi

Oihane Amantegi Uriarte (Zornotza, Bizkaia, 1985eko abuztuaren 9a) antropologoa, itzultzailea eta idazlea da.

Oihane Amantegi

Bizitza
JaiotzaZornotza, 1985eko abuztuaren 9a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antropologoa

Literaturaren Zubitegia: 1023

Ibilbidea

Amantegik txikitan Zornotzako Andra Mari ikastolan ikasi zuen. Ondoren, Urritxe institutuan. Gizarte eta Antropologiako Lizentziatura Donostiako EHUn egin ostean, Gizarte eta Kultura Antropologiako Ikasketa Aurretuen Masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean diskurtsoaren analisi kritikoan sakonduz. Ikasketaz beraz, antropologoa da eta euskararen eta kulturaren inguruko ikerketa eta itzultzaile lanetan aritzen da, [1][2]. Herri mailako elkartegintzan aritua, Zornotzako zineklubeko[3] lantaldeko kide izan da azken urteotan. Ibaiertzeko ipuina da plazara atera duen lehen lana.

2020an argitaratu zuen bere lehen nobela Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, Ochlockonee ibaiak bustitzen duen izenik gabeko herri batean girotuta eta gai zentrala heriotza du, haur baten ikuspuntutik kontatua. [4] [1] [5]

Argitalpenak

  • Ibaiertzeko ipuina (Elkar, 2020) [6]
  • Cayo hueso. (Elkar, 2023)[7]

Erreferentziak

  1. «'Ibaiertzeko ipuina', heriotzari haur baten ikuspuntutik begira» El Diario Vasco 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  2. «Oihane Amantegi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  3. «KINE Zinekluba» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  4. Lizarralde, Mikel. «Haurraren begirada, erresistentziaren leku» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  5. Azkue, Oihana. (2020-06-04). ««Bihotzari buruzko istorio bat» idatzi du Oihane Amantegik» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  6. Ibaiertzeko ipuina, Elkar argitaletxea, 2020
  7. Akademia, 111. (2023-04-25). «Cayo Hueso» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.