Oihana Maritorena
Oihana Maritorena Genbe (Donostia, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 10a) euskal aktorea da. Besteak beste, Euskal Telebistako Hasiberriak, Kilker Dema eta Goenkale telesailetan, Telecincoko Hospital Centralen eta La Sextako Qué vida más tristen egin ditu antzezpenak. Zineman ere aritua da, Eutsi! eta Cosmos bezalako filmetan, eta baita dantzan ere Ertza konpainiaren Bihar jaio nintzen obran. Antzerkian Vaivenen eskutik Miauless eta Lotsa gabe antzezlanak egin ditu. 2019-2021 urteetan Tanttaka antzerki konpainiaren Utzi zure mezua seinalearen ondoren/Deje su mensaje después de la señal antzezlanean lan egin du. Hainbat filmetan ere parte hartu du, hala nola 2011ko Sabin eta Lluna plena, Eutsi! eta Cosmos.
Oihana Maritorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko maiatzaren 10a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Aktore lanez gain, euskara eta antzerki irakaslea da eta aurkezpen lanetan dihardu hainbat arlotan: Donostiako Zinemaldian, Ondare saria, Donostiako danborrada, EMUSIk jaialdia, etab.
Filmografia
- Elbira (2023)
- Txac planet (2020-2022)
- Lluna plena (2011, telefilma)
- Sabin (2011, telefilma)
- Qué vida más triste (2008-2010)
- Balbemendi (2007-2008)
- Cosmos (2007)[1]
- Eutsi! (2006)
- Kilker Dema (2003)
- Hasiberriak (2001-2002)
- Goenkale (2003-2004, 1999-2000)
- Aita Guria (2001)
- Nola Esan (1999)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elkarrizketa. "TxacPlanet" hezkuntza ere badaBerria. 2020.12.29
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |