Oihana Alkorta

Oihana Alkorta (Getaria, 1977ko azaroaren 14a - Orio, 2007ko maiatzaren 17a) musikari eta abeslaria zen.

Oihana Alkorta
Bizitza
JaiotzaGetaria, 1977ko azaroaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOrio, 2007ko maiatzaren 17a (29 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Biografia

Musikari ibilbidea

Benito Lertxundik Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ateratako diskoan hartu zuen parte[1] baita Kilometroak 2004 zela-eta plazaratu zen diskoan ere, Airean idazten dizkizut abestiarekin.

Orion, Zarautzen, Usurbilen eta inguruko herrietan kontzertu ugari emandakoa zen, eta Orioko Herri Ikastolaren 25. urteurreneko ekitaldietan ere hartu zuen parte; urteurreneko abestia sortu eta jo ere egin zuen ospakizun ekitaldietan.

Kilometroak 2004aren haritik Urola Kostako Hitzak Alkortari egin zion elkarrizketan aipatzen zuenez, «Demetrio maisuak musikarako ahots ona nuela esan zidan, eta honek asko lagundu zidan». Era berean, Ikastolako errekreoak zituela gustuko azpimarratzen zuen, baina hori bakarrik: «Koruko klaseak ere gogoko nituen».

Istripua

2007ko maiatzaren 16an auto istripua izan zuen A-8 Autobidean. Zauri arinak izan arren, anbulantzian sartu zuten, eta ospitalerantz zihoazela, bidean, kamioi batek jo zuen anbulantzia eta kolpearen eraginez zauri larriak izan zituen Alkortak. Donostia Ospitalean 24 orduz zaintzan egon ondoren, 2007ko maiatzaren 17an hil zen.[2] Istripuaren irudiak jaso zituen autobideko kamera batek, eta hedabideetan behin eta berriro zabaldu zituzten irudiak. Bai irudi horiek eta, bereziki, Oihana Alkortaren heriotzak, zirrara sortu zuen Orion zein Zarautzen, azken herri honetan ere ezaguna baitzen, taberna bateko zerbitzaria izateagatik, eta azkenaldian bertako biztanlea zelako.

Benito Lertxundi musikari oriotarraren hitzetan, Oihana Alkorta «pertsona sentibera zen. Nik uste dut asko sufritzen zuela; alde batetik, aita itsasoan galdu zuen; eta, bestetik, adiskide min bat ere galdu zuen. Kilometroetarako egin genuen disko kolektiborako idatzi zuen abestia bera ere oso sentibera izan zen... Horrelako une batean oroitzapenetan murgiltzen zara eta benetan gogorra egiten zaizu hau guztia».

Omenaldiak

  • 2008an omenaldia egingo zitzaion Orioko Karela kiroldegian. Onintza Manterola eta Ainhoa Aguesek antolatuta, zenbait musika eta kantu saio izan ziren. Era berean Arima Beltza musika taldea, bertsolariak, Joseba Orella dantzariaren agurra, musika eskolako kantu taldea eta Onintza Manterola bera, besteak beste Oihanari asko gustatzen zitzaion Ave Maria berezi bat kantatuz. Argazki eta bideo muntaia bat ere ikusgai izan zen.[3]
  • 2019an Hitzak eta doinuak, ahanzturaren aurka. Alex Tellok Galerak diskoa (Gaztelupeko Hotsak, 2019) aurkeztu du, Oihana Alkorta adiskideak 2007an zendu baino bi urte lehenago eman zion poema batetik abiatuta. Adiskideari omenaldi gisa.[4][5][6][7]

Erreferentziak

  1. «Hitaz Oroit | Canción con todos» www.cancioncontodos.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  2. Berria. «Atzo A-8an zauritutako emakumea hil egin da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Oihana Alkortari omenaldi xumea egingo zaio gaur arratsaldean Karelan» El Diario Vasco 2008-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  4. «Omenaldi bihurtutako poema» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  5. «Hitzak eta doinuak, ahanzturaren aurka» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  6. «'Galerak' lana sortu dute Oihana Alkortaren oroimenez - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  7. «Alex Tello: "Galerak diskoarekin Oihana Alkorta artista aldarrikatu nahi izan dugu" - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.