Oihan Moreno
Oihan Moreno Gómez (Barañain, Nafarroa, 2001eko ekainaren 3a) nafar aktore eta musikaria da, nagusiki Goǃazen telesailaren 3 denboralditan egindako lanagatik ezaguna, Jontxu Juaristi pertsonairen paperean.
Oihan Moreno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Oihan Moreno Gómez |
Jaiotza | Barañain, 2001eko ekainaren 3a (22 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, musikaria eta disc jockeya |
![]() ![]() |
Bizitza
Iruñeko Jaso ikastolan ikasitakoa da, bertako Antzerki Musikal Taldeko kidea da. Era horretan, taldearen zenbait antzerki musikaletan parte hartu du, besteak beste Iki Milikili Klik (2013-2014) eta Han Hemenka (2016-2017).[1] DBHko 4. mailan zegoela Goǃazen telesailerako casting-era aurkeztu zen, eta Jontxu Juaristi pertsonaiaren papera eskuratu zuen. Pertsonaia horren papera egin du 3 denboralditan zehar, 2016tik 2019ra. 2019ko otsailaren 15ean agurtu zuen telesaila, beste aktore askorekin batera, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez lantalde osoari zein zaleei eskerrak emanez.[2]
Horretaz gain musikaria da eta DJ gisa ere aritu izan da.[3] Another Destiny izeneko EP-a argitaratu zuen 2018an.
Filmografia
Aktore lanak
- Goǃazen (2016-2019). Jontxu Juaristi (36 atal)
- Goǃazen 3.0 (2016-2017). Jontxu Juaristi (10 atal)
- Goǃazen 4.0 (2017-2018). Jontxu Juaristi (13 atal)
- Goǃazen 5.0 (2018-2019). Jontxu Juaristi (13 atal)
Bestelakoak
- Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
- Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Oihan Moreno (4.ESO) protagonista de la serie Go!azen de Eitb | Ikastola Jaso. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
- Moreno, Oihan. (2019-02-15). «"Iritsi da eguna, Go!azeni agur esateko eguna. Gaur, @goazenofiziala 5.0ko azken atala emitituko da 21:00tan ETB1en. Barre egin, negar egin... baina batez ere GOZATU! Eskerrik asko Go!azeneko lantalde osoari, eta zuei ostiralero telebista aurrean egoteagatik, gu ikusteko prest. MAITE ZAITUZTET"» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- «Jontxu Go!azen telesaileko pertsonaia | | EiTB Go!azen» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).