Oihan Beltza (Erdialdeko Lurraldea)

Oihan Beltza Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Hobbita, Eraztunen Jauna eta Silmarillion izeneko bere lanetan agertzen da. Oihan Berde Handiak Sauron bertara Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1050. urtean iritsi ondoren hartzen duen izena da. Anduin ibaiaren ekialdean kokatua dago, Erdialdeko Lurraldeko Rhovanion eskualdean.

Oihan Beltza (Erdialdeko Lurraldea)
Motafictional forest (en) Itzuli
Geografia
Leku geografikoaRhovanion
Mendizaletasuna

Sauronen boterea finkatzen zen muinoa zen Dol Guldur suntsitua izan ondoren, oihana, elfoek Eryn Lasgalen edo Hosto Berdeen Oihana bezala berrizendatu zuten Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urtean.

Izenak eta etimologia

Rhovanioneko oihanik handiena (Erdialdeko Lurraldearen iparraldekoa Hirugarren Aroan eta Anduin ibai handiaren arrokoa) jatorrian Eryn Galen deitzen zen, eryn (oihana) eta calen > galen ("berdea", etimologikoki "dizdiratsua").

Sauron iristeaz batera oihanaren izena Oihan Beltzera aldatu zen, ingelesez Mirkwood, Tolkienek bere 289. gutunean idazten duenaren arabera: "Ziuraski antzina germaniar hedapenaren lurren hegoaldea ixten zuten oihanez estalitako eskualde menditsu zabalen izen germaniar primitiboa izan zen" eta "bere antzinatasuna alemanez oso goiz agertzen delako adierazten da (XI. mendea?) mirkwidu bezala, *merkw- erroa (iluna esan nahi duena) alemanez modu bakar batean ere ez da agertzen (soilik antzinako ingelesez, antzinako saxoieraz eta antzinako eskandinavieraz), eta *widu- > widu erroa alemanez (uste dudanez) "egur" zentzura mugatzen zen, ez oso ohikoa, eta ez zen mantendu aleman modernoan. IAn mirce soilik poesian mantentzen da, eta "ilun" esanahiarekin, edo hobe "goibel" esanahiarekin, soilik Beowulfeko 1045. bertsoan, ofer myrcan mor, beste edozein tokitan soilik "murky" (infernuzkoa, gaiztoa) esanahiarekin topa dezakegu. Ene ustez, sekula ez zen izan beltz kolorearen izendapen soil bat, hasieratik beti "goibeltasun" zentzuarekin betea egonez" gehitzen du.

Taur-e-Ndaedelos oihan hau izendatzeko sindarinezko izena izan zen: "beldur handiaren oihana", Eraztunen Jauna lanaren eranskinetan aipatzen den bezala, taur (oihan handia) eta _e_ artikulu genitiboa (-ko, -eko, -ren, -aren, -an edo -en, bere forma laburrean, hurrengo hitzaren mutazioagatik) eta Ndaedelos hitz konposatuaz (daedhelosen mutazio mistoa) osatua, "beldur handia" esan nahi duena (daer, "handia" eta del, beldurra edo izua). Zelai Gladioetako desastrea istorioaren ohar batean Tolkienek Taur-nu-fuin ("gaupeko oihana") erabiltzen duen arren, Dorthonionen izena; hau, Christopher Tolkienen arabera, "izen bera, Taur-nu-fuin, Oihan Beltzari eta Dorthonioni ematea nabarmengarria delako da bien artean nire aitaren irudimen bisualean zegoen harreman estua ikusita".

Eguzkiaren Laugarren Aroa hastean, oihan handi hau ez zen jada Oihan Beltza deitzen, baizik eta Eryn Lasgalen edo "Hosto Berdeen Oihana", eryn (oihana), lass (hostoa, ese bat galtzen duena kontsonante batez jarraitutako hitz konposatu batean egoteagatik) eta calen = galen (berdea) hitzez osatua.

Geografia

Mugak

Oihan handi hau, iparraldetik hegoaldera Mendi Lainotsuekiko paraleloan eta Ered Mithrim edo Mendi Grisak buru bezala izanik hedatzen ziren. Bere mendebaldeko muga Anduin ibaia eta ibai honen ekialdeko haranak dira eta ekialdean Iparraldeko Gizakiak bizi izan ziren lautada zabalak, nanoen Erebor izeneko erresuma, Zelduin ibaia eta Laku Luzea hedatzen dira.

Ibaiak, mendiak eta bideak bere barnean

Oihaneko ibaiak zeharkatzen zuen iparraldetik (iparmendebaldetik hegoekialdera), Laku Luzean itsasoratzeko, aurretik Thranduil erregearen leizezuloetatik igaroz eta elfoen eta Esgarotheko gizakien arteko merkataritzarako erabiltzen zen. Ibai Sorgindua Mendi Ilunen iparraldeko magaletan jaiotzen zen eta Oihaneko Ibaian itsasoratzen zen. Hauek oihanaren iparrekialdean zeuden, Emyn Duir deituak Lehen eta Bigarren Aroan, bere izena Emyn-nu-Fuinera aldatu zen: "Oihan Beltzeko Mendiak" (Gaupeko Mendiak da sindarinezko itzulpen literala); eta berau inguratzen duten haranetan bizi izan ziren denbora batez Thranduilen aita izan zen Oropherren Elfo basatiak. Elfoen arraza hau Amon Lancetik gertu ere bizi izan zen, "Muino Biluzia" esan nahi duena, oihanaren hegomendebaldean altxatzen zena eta beranduago Sauronek okupatuko zuena bertan Dol Guldur eraikiz.

Asko ziren oihan hau zeharkatzen zuten bide eta bidezidorrak, baina garrantzitsuena "Oihaneko Bide Zaharra" zen, Men-I-Naugrim edo Nanoen Bidea bezala ere ezaguna; Eguzkiaren Bigarren Aroan oihanaren bi aldeetan, elfo, nano eta gizaki herrien arteko komunikabide nagusia zena. Merkataritza handi batek elkartzen zituen Anduinen Haranetako lurraldeak Ekialdekoekin, aipaturiko bide honen bitartez, Azken Aliantzaren Gerraren ondoren bide hau erabiltzen utzia izan zen arren. Eskualdeko historia erregistratzen duen beste bidezidor garrantzitsu bat Bilbo Zorrozabalek eta Thorinen konpainiak jarraitu zutena da; bertara "Oihaneko Atea"ren bitartez heltzen zelarik, Karrokatik iparraldera zegoen toki bat. Hondamendi natural batzuek Oihan Beltzaren iparraldeko zatiari kalte egin zioten Eguzkiaren Hirugarren Aroan, uholdeak, errekazto eta uharken haztea eta baita bi lurrikara ere horien artean; eta beraz, elfoek irekitako bidezidorretako asko desagertuak ziren edo erabilezinak zeuden. Geratzen ziren bidezidor urriak, Hirugarren Aroaren amaieran ez ziren askorik erabiltzen horrek zekartzan arriskuak zirela eta; "elfo basatiek eta Iparraldeko Gizakiek, Oihaneko Gizakiak eta Beornidak deituak, bideak eta pasabideak irekita mantentzeko euren esku zegoen guztia egiten zuten arren".

Biztanleria

Elfo basatiak

Eguzkiaren Lehen Aroan eta Eguzkiaren Bigarren Aroan elfo basatiak bizi izan ziren Oihan Berde Handian, Mendi Lainotsuak zeharkatu ez zituen Teleri herriaren zati ziren. Legolasen aitona zen Oropherren herria, hasiera batean Oihanaren hegoaldean bizi izan zen, Amon Lanc inguratzen duten haranetan, baina Eguzkiaren Bigarren Aroan "iparralderantz erretiratu zen, Zelai Gladioetatik haratago. Hau Moriako nanoen boteretik eta sarkintzatik libratzeko egin zuen", eta "Zelebornek eta Galadrielek Lorienen egiten zituzten sarkintzek ere iraintzen zuten"; garai horretan "Oihan Berdean eta Mendietan beldur izateko gutxi zegoen arren, eta herriak etengabeko harremana zuen Ibaiaren beste aldeko bere senideekin, hala eta guztiz ere beste behin joan ziren Emyn Duirrera, Azken Aliantzaren Gerra gertatu baino lehenago". Oropher Gerran hil zen, Elfo basatien herriaz bere seme Thranduil arduratu zelarik; bere erresuma Erebor inguratzen zuten oihanetara eta Anduinen iparraldeko haranetara hedatu zuena. Baina Itzalaren aurrerakadaren aurrean, Emyn Duirrak utzi zituen eta oihanaren iparmendebaldeko zatira joan zen, gotorleku bat eraikiz Oihaneko Ibaiaren iparraldeko ibarrean.

Gizakiak

Gizakiek ere bere egin zuten Oihan Beltza. Eguzkiaren Bigarren Aroan herri eta tribu ugari finkatu ziren oihanaren barnean edo bere mugetan, nagusiki ekialdekoetan. Iparraldeko Gizakiak bezala ezagutuak, Beleriandera joan ez ziren Atani herrien ondorengoak ziren; batenbatzuk Oihana zeharkatu eta honen mendebaldeko zatian finkatu ziren arren, Oihana eta Anduin ibaiaren artean, eta beste batzuk Mendi Lainotsuak zeharkatu zituzten Eriadorren geratuz. Eguzkiaren Aro honetan zehar hazi egin ziren eta elfoekin eta nanoekin tratuak izan zituzten.

Eguzkiaren Hirugarren Aroaren lehen mendeetan, Rhovanionen Oihan Beltza eta Zelduin ibaiaren artean hedatzen ziren lautadak okupatzen zituen herri konfederakuntza boteretsu bat existitzen zen, eta "euren etxeak Oihanaren ertzean zeuden, eta bereziki Ekialdeko Sargunean, neurri handi batean eurek irekia zuhaitzak botatzearen ondorioz" Gondorrentzako laguntza handia izan zirenak "iparraldeko eta ekialdeko mugak defendatzen zituen Gondorreko gotorleku bat" osatzen baitzuten. Aurigen inbasioetan konfederakuntza hau desegina izan zen eta euren lurraldeak Ekialdetarrek okupatu zituzten eta "Iparraldeko Gizaki Libre"etako askok euren antzinako lurraldetik ihes egin zuten. Batzuk proskribatu bezala Oihanaren barnealdean ezarri ziren, zehazki oihanaren erdialdean bertan eta "Oihaneko Gizakiak" deituak izan ziren, eta beste batzuek euren "etxeak haranetako oihan gozagarrienetakoen artean eta ibaien ertzetan zehar ezarri zituzten. Asko ziren, eta suarrak eta ondo armatuak, eta wargak ere ez ziren hauei erasotzen ausartzen elkarrekin zeudenean, edo egun argitan". Beste talde batek Anduin ibaia zeharkatu zuen, mendebaldeko mugetan ezarriz, eta Eotheoden jatorria izan ziren.

Beornidak Oihan Beltzean bizi izan ziren beste gizaki talde bat izan zen, hauek ere mendebaldeko mugetan, baina "Zaldien Herria" baino iparralderago. Gizaki bitxi hauek, berauen buruzagia gauez hartz bihur zitekeena; paper nabarmen bat bete zuten Sauronen eta honen ondorengoen domeinuaren urteetan, oihanaz gain Anduinen Haranak eta Mendi Lainotsuak ere kutsatzen zituen orkoen, otsoen eta wargen aurka borrokatu baitzuten. Gimliren aita zen Gloinek esan zuen bezala, "Beornidei esker izango ez balitz, haranetik Rivendelera joatea ezinezkoa izango zen duela denbora askotik. Gizaki ausartak dira eta Pasabide Garaia eta Karrokako Ibia irekita mantentzen dituzte. Baina bidesaria garestia da -erantsi zuen burua astinduz-, eta antzinako Beornek bezala, nanoak ez dituzte gogoko. Hala ere, euretaz fidatzeko moduko pertsonak dira, eta hori asko da egun hauetan". Azken hauek zein Oihaneko Gizakiek Eraztunaren Gerran borrokatu zuten eta euren zerbitzuengatik sari bezala Thranduilen erresumaren eta Ekialdeko Lorieneko Erresumaren artean zeuden lurrak eman zizkieten.

Historia

Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, aro honetako 2941. urtean zehazki, Bilbo Zorrozabalek eta Thorin Haritzezko Ezkuturen konpainiak Oihan Beltza zeharkatu zuten Ereborrerako euren bidaian, Beornek adierazi zien antzinako bidezidor elfotar bat jarraituz. Denbora luzez eta zortea aldeko zutela iparrekialderantz joan ziren, Oihanak ezartzen zizkien kontaezinbeste oztopoak saihestuz, horien artean beldurra txikiena ez zelarik. Bombur izeneko nanoa Ibai Sorginduaren uretara erori zen, ibai honen ur gaiztoek eragin ziotelarik; egun askoz korderik gabe geratuz eta gainontzeko nanoak bera tarrasean eramatera behartuz. Lehenik armiarma erraldoien esku preso erori ziren, eta ondoren Thranduilen elfoen esku, baina maltzurkeriaz eta ausardiaz oztopo guztiak gainditu ahal izan zituzten. Arma boteretsu bat izaten zuten lagun, Bilbo Zorrozabalek Gollumen bizilekuan, urruneko Mendi Lainotsuetan "topatu" zuen eraztuna (Sauronek Orodruin mendiaren labatan landutako eraztun bakarra zena) eta zeramana ikustezin bihur zezakeena (beste eragin batzuen artean). Kupelen gainean edo hauen barnean, Thorinen konpainia ausartak, uste ez zutena baina oso ausarta zen "arpilatzaile" hobbit batekin batera; Oihan Beltz izugarria utzi zuen udazkeneko ilunabar dizdiratsu batean.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urtean gertatu zen Eraztunaren Gerran, Sauronen tropak oso ugari irten ziren Dol Guldurretik iparraldean oihaneko elfotar erresuma eta hegoaldean Lothlorien Urrezko Erresuma erasotzeko. Baina bi kanpaina hauek huts egin zuten, eta elfoek Oihan Beltzeko armadak suntsituz erantzun zuten, Dol Guldurreko harresiak botaz eta bere putzu eta ziegak suntsituz. Eraztunaren Gerra amaitu eta Galadriel Amanerantz abiatu ondoren, Zeleborn eta Thranduilek "basoaren erdian topo egin zuten; eta Oihan Beltzari Eryn Lasgalen izen berria eman zioten, Hosto Berdeen Oihana". Lehenak Lorien utzi zuen eta Oihanaren hegoaldeko zatian ezarri zen, eta bere bizileku berriari Ekialdeko Lorien izena eman zion. Thranduil, bitartean, iparraldean errege izan zen Emyn Duir mendietaraino.

Tokiren batzuk

Jarraian datorrena Oihan Beltzeko toki batzuen deskribapen bat da, eta Tolkienen lanean garrantzitsuak diren arren, Erdialdeko Lurraldearen historialari eta geografoek orokorrean behar haina garrantzi ez diete eman.

Ekialdeko Sargunea

Oihan Beltzaren hegoaldean eta Dol Guldurretik iparrekialdera Oihan Handiaren azalera estutu egiten zen, hedadura handiko zuhaitzik gabeko gune baten ondorioz, "Ekialdeko Sargunea" edo, ingelesez East Bight deitzen zen. Zuhaitzik gabeko gune hau beharbada naturala izan zitekeen arren, Iparraldeko Gizakiek zuhaitzak bota izanak gunearen eremua handitu zuela uste da.

Oihaneko bidezidorra

Bidezidor hau, Beornek adierazita, Thorinen konpainiak eta Bilbo Zorrozabalek Ereborrerako euren bidaian Oihan Beltza zeharkatzeko jarraitu zutena da. Karrokatik iparraldera eta Beornen etxetik lau eguneko ibilaldira "Oihan Beltza zeharkatzen zuen eta ia zuzenean Mendi Bakartira zeraman askorik ezagutzen ez zen bidezidor bat zegoen". Bere sarrera Oihanaren Atea bezala ezagutzen zen toki batean kokatua zegoen "belztutako hosto gutxi batzuk baino gehixeago izateko huntz eta liken zintzilikariez itotakoak eta zaharregiak ziren okertutako bi zuhaitzek eratutako tunel goibel batera zeraman arku moduko bat zena". Elfotar bidezidor zahar honek Oihana iparrekialdetik hegoekialdera zeharkatzen zuen, eta egun batzuetako ibilaldiaren ondoren Ibai Sorginduaren ibiak eteten zuen, honen gainean behinola zubi bat egon zelarik. Baina Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran jada ez zen existitzen eta Thorinen konpainiak beste ertzean utzi eta lotutako txalupa baten bidez zeharkatu behar izan zuen. Ibaia zeharkatu ondoren bidea arinki iparrekialdera igotzen zen eta Thranduil erregearen leizezuloen inguruan amaitzen zen.

Ibai Sorgindua

Ibai Sorgindua (ingelesez Enchanted River) Oihan Beltza hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen erreka handi bat da, Emyn-nu-Fuin Mendien iparraldeko magaletan jaio eta Oihaneko ibaian itsasoratzen dena. Ur beltzezko erreka bat da, azkarra baina ez oso zabala, bere urak ukitzen zituenak kordea galtzen zuen eta bere giharrak zurrunduta geratzen ziren hilda bezala geratuz. Lehen aipatu bezala hauxe bera izan zen Thorinen konpainiako Bombur izeneko nanoari gertatu zitzaiona, egun asko beranduago esnatu zena gertatukoaren oroitzapenik gabe eta gose handiarekin. Antzinako garai batzuetan ibai hau zurezko zubi zabal baten bidez zeharkatzen zen, baina Thorinen konpainia iritsi zenean zubi hau jada hautsia zegoen eta ibaiaren beste ertzean hondartuta topatu zuten txalupa batean zeharkatu behar izan zuten.

Rhosgobel

Oihan Beltzaren mugetan Karrokatik hegoaldera eta Oihaneko Bide Zaharretik miliaren batzuk iparraldera Rhosgobel izeneko toki hau zegoen, Erdialdeko Lurraldera Sauronen aurka borrokatzera bidalitako bost Istarietako bat zen Radagasten bizilekua zena, Nabarra deitua bere arropen koloreagatik. Erdialdeko Lurraldera iritsi eta gutxira, Azti edo Istari honek animaliekin eta txoriekin tratuak izan zituen eta "Elfoak eta Gizakiak baztertu zituen eta bere egunak basoko izakien artean igaro zituen" Oihan Beltzaren mugetara bizitzera erretiratuz.

Rhosgobel izena sindarinezkoa da eta "Herri Nabarra" bezala itzul daiteke; Rhosc, "nabarra", "marroia"; RUSKÂ/*SRUSKÂ erroa eta gobel (hiribildua edo hesitutako herrixka esan nahi duena), PEL-ES erroa, hitzez osatua dagoena.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.