Oier Aldekoa
Oier Aldekoa Larrañaga (Algorta, Getxo, 1979) musikari eta musikagilea da.
Oier Aldekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getxo, 1979ko urriaren 20a (44 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | baxua pianoa |
![]() ![]() |
Ibilbidea
Talde eta estilo ezberdinetan aritu izan da baxujole: Lur Nice, The Great Barrier (pop-rock)[1]; BonesX, Jazzmates (jazz fusion); Ke Rule (reggae); Masiompa, Rumba Norte (flamenko). Bakarlari gisa ere aritu da, Franz Reichelt izenpean, musika esperimentalagoa egiten. High Felicity rock taldean baterian eta Gari ta Maldanbera taldean baxu eta teklatu lanak egiten ditu[2], baita Garik eta Iñigo Astizek sortutako lanetan ere[3]. Hertzainak taldearen azken kontzertu sortan ere jo zuen, baxua.
Konposizio lanetan ere aritu da Yogurinha Borovarentzat[4] eta antzerkigintzan musikari lanetan[5].
Diskografia
- Enamoradiza, Yogurinha Borova, 2011. 4 abesti.
- Afrodita A, Yogurinha Borova, 2013. 3 abesti.
- Estutu, Gari ta Maldanbera, 2016[6]
- Bihotza abestia, Poliamor diskoa, Yogurinha Borova, 2017[7].
- Beste baten denbora, Gari ta Maldanbera, 2018.[8]
- Winter greets you, The Great Barrier, 2018.
- Omago, Omago, 2019.[9]
- Zerua & gaua, Gari ta Maldanbera, 2021[10].
- Ningún ser, Omago, 2021.
- Zuzenean, Gari ta Maldanbera, 2022[11].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-01-21). «The Great Barrier, rock y folk contemporáneo y sutil» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- (Gaztelaniaz) «'Kokorilo en Konpartitu': Oier Aldekoa Larrañaga» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Gari, Astiz eta Oier Aldekoa ez dira ongi moldatzen - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- (Gaztelaniaz) «Oier Aldekoa» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Agenda, Agenda Municipal de Bilbao, Antzeztutako musika. Haizearen musika. Maite Bayón + Oier Aldekoa. 6 urtetik gorako ikusleentzat.» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Estutu» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Poliamor» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Beste denbora batean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Omago» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Zerua & gaua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- «Zuzenean 2022» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.