Oiartzun
Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Oiartzualdekoa. Mendiz inguratua dago, Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Harana Oiartzun ibaiak zeharkatzen du, eta herria haren inguruan altxatuta dago, baina erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik urruti dago. Oiartzunek 10.340 biztanle zituen 2023 urtean.
Oiartzun | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Oiartzungo herrigunearen ikuspegi orokorra. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Oiartzualdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Oiartzun | ||||||||||
Alkatea | Jesús Leonet Elizegi | ||||||||||
Posta kodea | 20180 | ||||||||||
INE kodea | 20063 | ||||||||||
Herritarra | oiartzuar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′57″N 1°51′28″W | ||||||||||
Azalera | 59,71 km² | ||||||||||
Garaiera | 4-838 (84 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 12 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 10.331 (2023) −31 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 173,02 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,25 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,05 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 40,54 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,38 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,28 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 70,12 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 58.8 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 62.92 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1200-1214 | ||||||||||
Webgunea | http://www.oiartzun.eus/ |
Geografia
Azpiegiturak
Ongizatea
Kirola
- Elorsoro kiroldegia[6]
- Pilotalekuak: Madalensoro, Arragua, Martiena Etxadia, Karrikako pilotalekua eta probalekua, Pikabene, Ergoien, Gurutze, Mendibil, Iturriotz, Elizale eskola, Kontsejupea, Beheko plaza[6]
- Igerilekuak: Elorsoro kiroldegia, udal igerileku irekia[6]
- Ugaldetxoko futbol zelaiak[6]
- Hilerriko probalekua[6]
- Arraguako eta Arragua-Mendin kirol anitzeko pistak[6]
- Skate parka[6]
- Arditurriko bidegorria[6][7]
- Arkaleko Ehiza eskola[6]
- Rafael Pikabeako kirol anitzeko pista[6]
Kultura
- Aretoak: Udaletxeko areto nagusia, Liburutegiko aretoa, Kiroldegiko bilera gela, udaletxeko bilera gela eta udaletxeko bilera gela zaharra[8]
- Liburutegia[9]
Hezkuntza
- Urmendi haur eskola[10]
- Elizalde herri eskola eta institutua[11]
- Haurtzaro ikastola[12]
- Kz gunea[13]
- Helduen hezkuntza[14]
- Soinuenea Herri Musikaren Txokoa[15]
- Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
- Ibargain Musika Eskola
- Intxixu AEK euskaltegia[16]
Turismoa
- Arritxulo aterpetxea[17]
Historia
Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten, eta hainbat mendez ustiatu ziren.
1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a Gaztelakoak herri titulua eman zion Oiartzuni, nahiz eta dokumentua ez den ezagutzen.[18]
Ekonomia
Industria (metalurgia, zurgintza, kautxu-eraldaketa eta produktu mineralen industria), zerbitzuak (hipermerkatuak), abeltzaintza (esne eta haragi-behiak) eta nekazaritza dira jarduera nagusiak.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,4. Bigarren sektorea BEGaren %27,6. Hirugarren sektorea %66. Eta eraikuntza %6,1.[20]
Demografia
1960eko hamarkadan Oiartzunen hasi zen hazkunde demografikoak ez du etenik izan azken urteetan. 2019an 10.351 pertsona bizi ziren herrian, horietatik %19,9k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %6,06 ziren.[20]
Oiartzungo biztanleria |
---|
Politika
Udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, gehiengo osoa lortu zuen Bildu koalizioko Aiora Perez de San Roman hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen gehiengoa. Koalizioko Jexux Leonet hautatu zuten alkate.[21]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.616 boto. EAJk 1.452 boto. PSE-EEk 234 boto. PPk 61 boto.[22] Jexux Leonet izendatu zuten alkate bigarrenez.[23]
2023ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk berretsi egin zuen geniengoa, bozken %68,73 lortu ondoren. EH Bilduk 3.303 boto eskuratu zituen eta 13 eserleku. EAJ 1.063 boto eta 4 eserleku. Joana Mendiboure Garaiar hautatu zuten alkate.[24]
Oiartzungo udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 9 / 13 |
12 / 17 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 13 |
5 / 17 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateen zerrenda
Inaxio Irigoien Mitxelena | 1979 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Juan Iñarra Agirrezabala | 1987 | 1999 | Herri Batasuna |
Xabier Iragorri Gamio | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok |
Martin Beramendi Brit | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna |
Aitor Etxeberria Txurio | 2007 | 2011 | EAE |
Aiora Perez de San Roman Uria | 2011 | 2015 | Bildu |
Jexux Leonet Elizegi | 2015 | 2023 | Euskal Herria Bildu |
Joana Mendiboure Garaiar | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Euskara
Oiartzungo euskara[28] gipuzkera da; zehatzago esanda, sortaldeko gipuzkerakoa den Bidasoko euskara.[29][30] Hala ere, Oiartzunek izandako lotura administratibo historikoa dela eta, goi nafarreraren eragin nabarmenagoa du bertako euskarak, eta Bidasoko hizkeran kokatzen diren beste herriengandik bereizten du horrek. Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak gaina hartzen ari dira eta gehiago zabaltzen ari dira.
2016an herritarren %76,25 euskalduna zen.[20]
Kultura
Jaiak
- Abuztuaren 3a: San Esteban, herriko jaiak.[31]
- Ihotik: Inauteriak, herriko jaiak.[32]
- Ekainaren 13a: San Antonio, Ergoien.[33]
- Ekainaren 29a: San Pedro, Altzibar.[33]
- Uztailaren 25a: Santiago eta Uztailaren 31 San Inazio, Iturriotz.[33]
- Abuztuaren 15a: Igokundeko Ama Birjina, Karrika.[33]
- Abuztuaren 28a: San Agustin, Gurutze.[33]
- Irailaren 29a: San Mikel, Ugaldetxo.[33]
Ondasun nabarmenak
Eraikin erlijiosoak
- San Esteban eliza: XVI. mendeko eliza gotikoa.[34][35]
- Erromesen Ospitalea eta San Joan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia. XVI. mendekoa.[36][37]
Eraikin zibilak eta defentsakoak
- Udaletxea: 1678an eraikia.[38][39]
- Iturriotz dorretxea: Iturriotz auzoari izena ematen diona. XVI. mendekoa.[40]
- Ihurrita errota, Ugaldetxo auzunean dagoena.[41]
- Beloaga gaztelua, Arkaleko harkaitzetan dauden Erdi Aroko gotorlekuaren aztarnak
- Arpidenea etxea. XVII. mendekoa.[42]
- Don Felizenea etxea. XVIII. mendekoa.[43]
- Lizargarate etxea. XVII. mendea.[44]
- Garaño baserria.[45]
- Garbuno baserria[46]
- Makutso baserria. XVI. mendekoa.[47]
- Olaberria burdinola, Ergoien auzunean.
- Urdinola-Arizmendienea etxea
Historia aurrea eta antzinaroa
- Torre leizea: Goi Paleolitoko aztarnategi arkeologikoa.
- Harrespilak: Kauso I eta II, Arritxurrieta, Munere, Errenga, Arritxulangaina, Egiar eta Oianleku.
- Arditurriko meateagia: Antzinako Erromaren garaitik XX. mendea arte ustiatuak, oraindik ere erromatar galeriak ikusgai daude.[48]
Museoak
- Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakusgai diren museo txiki bat ere badu.[49]
- Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia.[50]
Oiartzuar ospetsuak
- Ayero Uart (13??-1396) Ahaide nagusia, Nafarroako erregearen ezkutari eta kapitaina eta Nafarroako Erresumaren batasunaren eragileetako bat.
- Sebastian de Lartaun (15??-1583), Oñatiko Unibertsitateko errektorea eta Cuscoko apezpikua.
- Juan Martinez Arbide (XVI. mendea), Errege Kontseiluko epailea 1581etik aurrera.
- Francisco de Amolaz (XVI-XVII. mendeak) Juan austriarraren idazkaria.
- Francisco Urdiñola (1522-1618), Mexiko iparraldearen konkistatzailea eta esploratzailea.
- Manuel Aldako (1696-1770) Mexiko hiriburuan hiritartu eta Bizkaitarren Eskolaren sortzailea izan zena.
- Sebastian Mendiburu (1708-1782), idazlea.
- Manuel Lekuona (1894-1987), idazlea, apaiza eta historialaria.
- Martin Lekuona (1907-1936), idazlea, apaiza eta euskal kulturaren aldeko ekintzailea.
- Jon Oñatibia (1911-1979), idazlea, musikaria eta politikaria, herriko seme kutun izendatua.
- Pedro Berrondo (1919-2002), idazlea eta apaiza.
- Juan Maria Lekuona (1927-2005), idazle eta apaiza.
- Koxme Lizaso Lekuona (1937-2013), bertsolaria.
- Julen Lekuona (1938-2003), Ez Dok Amairu taldeko kide eta kantari eta itzultzailea.
- Txomin Perurena (1943), txirrindularia.
- Xabier Lete (1944-2010), idazle, poeta, kantari eta politikaria.
- Miguel Mari Lasa (1947), txirrindularia.
- Iñaki Sarasketa (1948-2017) ETAkide historikoa.
- Hilario Arbelaitz (1952), sukaldaria, Oiartzungo Zuberoa jatetxearen jabea.
- Pello Añorga (1956), idazlea.
- Jon Bergaretxe (1960), kantautore eta gitarra-jotzailea.
- Rufi Etxeberria (1959), Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna alderdietako politikaria.
- Ioritz Mendizabal (1974), jockeya.
- Unai Alba (1978), futboleko atezaina.
- Gaizka Saizar (1980), futbolaria.
- Jon Martin (1981), bertsolari eta idazlea.
- Antton Aramburu Anzizar (1982), pelotaria.
- Iker Leonet (1983), txirrindularia.
- Goiatz Labandibar (1985), idazlea.
- Ander Iriarte (1986), zinemagilea.
- Dei Gaztelumendi (1987), marrazkilaria.
- Ekain Perez (1987), musikaria eta irrati esataria.
- Alaia Martin (1987), bertsolaria.
- Ander Imaz (1994), pelotaria.
- Andoni Ugalde (1995), pelotaria.
- Beñat Garaiar (2004), txirrindularia, ez kilometraria.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Petra Lekuona» Matia Fundazioa 2015-09-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Arditurriko bide berdea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Ongi Etorri» Jolastuz, izan eta hazi. Lagunduz, izan eta hezi. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- Elizalde herri eskola | Elizalde BHI. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Haurtzaro Ikastola | haurtzaro@ikastola.eus - Tel. 943 491659 - Elorrondo, z/g - 20180 Oiartzun» www.haurtzaroikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Zentroak - KZgunea» www.kzgunea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- EPA Oarsoaldea HHI. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Soinuenea» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- Oarsoaldekoaek. (2019-01-21). «Oarsoaldeko AEK: Oiartzungo Intxixu AEKn ere, gelak lepo!» Oarsoaldeko AEK (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- (Gaztelaniaz) «Arritxulo Aterpetxea» arritxulo (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «OIARTZUN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzun - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
- «Web Eustat. Oiartzunko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- (Gaztelaniaz) «Gehiengo osoarekin, Jexux Leonet izendatu dute alkate» El Diario Vasco 2015-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Jexux Leonetek makila hartu du, "oiartzuar guztien alkate" izateko» Oarsoaldeko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «2023ko Udal eta Foru Aldundiko Hauteskundeak» Oarsobidasoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- «Rekalde ahizpak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Erdara ikasteko, eraztuna - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Oiartzun - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- «Sortaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Hasiera» www.oiartzungoihotik.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Lartaungo Done Eztebe Eliza - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «San Esteban Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «On Manuel Lekuona Biblioteka –Erromesen Ospitalea/San Juan Bataiatzailearen Kapera - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «San Juan Bautista Eritegi eta Basilika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Oiartzungo Udaletxea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Iturriotz Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «IURRITA ERROTA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Arpidenea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Don Felizenea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Lizargarate etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Garaño baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Garbuno baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Makutso baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- «Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |