Oiana Blanco
Oiana Blanco Etxeberria (Orio, Gipuzkoa, 1983ko maiatzaren 13a) judoka da. 3 titulu nazional irabazi zituen, baina Munduko Txapelketako zilarrezko domina jaso zuen Rotterdam U48kg-n. Europan brontzea irabazi zuen 2010ean Vienan.[1]
Oiana Blanco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1983ko maiatzaren 13a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | judoka |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 48 kilogramo |
Altuera | 154 zentimetro |
Ibilbidea
48 kilotik beherako kategorian parte hartu duen kirolaria da. Usurbil Judo Club taldeko kidea izan da.
2009ko Munduko Judo Txapelketan Zilarrezko domina irabazi zuen eta brontzezko domina bat 2010 Europako Judo Txapelketan.[1]
2011n Miamiko Munduko Kopan urrea lortu zuen. Berrogeita hamar herrialde baino gehiagok hartu zuten parte sailkapen olinpikorako puntuen bila. Espainiako gainerako selekzioak Javi Delgado, Kiyoshi Uematsu, Angel Parra, Conchi Bellorin, Isabel Fernández, Yahaira Aguirre, Maria Bernabeu eta Raquel Prieto izan ziren. Oianak -48 kg-ko kategorian parte hartu zuen.[2]
Londres 2012ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, eta lehen borroka galdu zuen Tomoko Fukumi japoniarraren aurrean.[3][4]
Palmaresa
Urtea | Txapelketa | Lekua | Emaitza | Kategoria |
---|---|---|---|---|
2009 | Munduko Txapelketa | Rotterdam () | -48 kg | |
2010 | Europako Txapelketa | Viena () | -48 k | |
2011 | Munduko Txapelketa | Miami () | -48 kg |
Erreferentziak
- «JudoInside - Oiana Blanco Judoka» www.judoinside.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
- (Gaztelaniaz) «Oiana Blanco, medalla de oro en la World Cup de Miami» El Diario Vasco 2011-07-10 (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
- «Olympedia – Oiana Blanco» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
- «Oiana Blanco se despide del tatami londinense» www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).